BIC Bizkaia Ezkerraldeko Ilgner erakinean, barne-ekintzailetzari buruzko jardunaldi bat egin da, eta bertan izan da Leyre Madariaga, Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendaria. Topaketan, hurbiletik ezagutu ahal izan da Emica Solar bertako enpresaren barne-ekintzailetzako esperientzia, bai eta ikuspegi estrategiko eta metodologikoa ere, Loop Business Innovationen eskutik. Horrez gainera, Barnekintzaile programa berriaren aurkezpena egin da.

  • Data: 2022/05/02