Hazinnova programari esker euren berrikuntza-proiektua arrakastaz ezarri duten Bilbo Handia, Uribe Kosta, Arratia-Nerbioi eta Enkarterriko 116 enpresak enpresa berritzailearen ziurtagiria jaso dute gaur, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren, SPRIren eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren eskutik. Ziurtagiri honen banaketa-ekitaldia gaur goizean egin da Barakaldoko BIC Bizkaia Ezkerraldean. Ziurtagiria jaso duten enpresa horiek berrikuntza ez teknologikoko mikro-proiektuak ezarri dituzte beren erakundeetan merkatuan duten posizioa hobetzeko.
- Data: 2023/06/12