Martxoaren 7an, 12:00etan, Emprendedor XXI sarien banaketa ekitaldia ospatuko dugu BIC Bizkaia Ezkerraldean. Euskadin hazteko aukerarik handiena duen enpresaren izena jakitera emango da.
Ekitaldian, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia andreak eta Caixabanken Euskadi eta Kantabriako lurralde-zuzendari Juan Pedro Badiola Uriartek emango diete saria enpresa irabazleari eta finalistei.
Gainera, saioan Javier Luxorren hitzaldia entzuteko aukera izango dugu. Bera Influentzia, Limurtze, Mentalismo, Intuizio eta Pentsamenduaren Kudeaketan aditua da. Formatzailea eta hizlaria da baina oso ezaguna da mentalismo korporatiboan aditua delako. Nazioarteko sari ugari jaso ditu.
PROGRAMA
12:00 Deialdia eta ongietorria
12:05 Javier Luxorren hitzaldia
12:50 Emprendedor XXI sarien banaketa
13:30 Networking
IZEN EMATEA
- Data: 2018/03/07