Bizkaia Open Future_ programaren baitan hitzordu bat antolatu da aditu eta enpresa industrialetako kideekin, fabrikazio gehigarriaren eta 3D inprimaketaren benetako egoeraz eta etorkizunaz mintzatzeko. Ekitaldia uztailaren 14an izango da, ostegunez, 15:30eatik 17:00etara Crowdworking Ilgner, BIC Bizkaia Ezkerraldea zentroan kokatuta.

Ekitaldi horretan mahai-inguru bat egin da, eta bertara bilduko dira Bizkaian 4.0 industriaren teknologiak egokitzen ari diren adituak: Arrate Olaiz, Ibarmia enpresako Berrikuntzako zuzendaria; Javier Díaz, ITP enpresako Additive Manufacturing & Welding Processes Engineer; Gaizka Grajales, Mizar enpresako zuzendari nagusia; Inma Vázquez, Stratasys enpresako Sales Managerra.

  • Data: 2016/07/14