Bizkaia Open Future ekimenari hasiera emateko jardunaldia ostiral honetan izango da, maiatzak 27, 9:30etan BIC Bizkaia Ezkerraldean, “Industriaren iraultza berria: aukerak eta erronkak Bizkaian” izena duen programarekin. Telefonicak eta Bizkaiko Foru Aldundiak garatutako programa hau industriaren aldaketa digitalaren alde egiten du eta Ezkerraldeari eta Lurralde Historiko osoari sektoreak orain arte eman duena gure ekonomiaren gakoa izatea du helburu. Legua mugatua da, beraz, aurretik izena eman beharko da.
Jardunaldian Imanol Pradales Ekonomia Sustapen eta Lurraldetasun foru diputatua, Javier Zorrilla Telefonicako Iparraldeko zuzendaria, Carlos Barrabés Barrabes Taldearen presidentea eta industria sektorearen adituak izango dira euren esperientziak publikoari ezagutzera ematen: Luis Urkidi, Grupo Velatia, Beatriz González, Gestamp, Sonia López, Vicinay Marine Innovación, Santiago Alfaro, Semantic Systems, eta Fernando Presa, Nexmachina. Gainera, Iñaki Calvo BIC Bizkaia Ezkerraldearen zuzendariak jardunaldiari hasiera emango dio.
Bizkaia Open Future ekimenak ideia berriak eta Industria 4.0 proiektuak garatzen dituzten ekintzaileen talentua indartu nahi ditu.
Etor zaitez!
- Data: 2016/05/27