Apirilaren 22an, larunbata, BIC Bizkaia Ezkerraldeak Ekoblogarientzako Topaketa hartuko du Equo Euskadik antolatuta. Ekimen honen helburua prestakuntza jardunaldia eta blogak komunikabide moduan zein erabilgarriak diren inguruan elkarrizketa jarduera egitea da.
Topaketa egun osoan zehar izango da, 11:30eatik 14:15eara eta 16:30eatik 20:00etara, eta mundu ekologistaren eta feministaren blogariak parte hartuko dute, bai eta blogen inguruko prestakuntza tailerra antolatu dute.
Blog pertsonalak egiteko oinarrizko trebeziak irakatsi eta blog indibidualen eta kolektiboen arteko sinergiak aprobetxatzeko estrategiak bilatzea, hori da ekimen honetan jardungo dena.
PROGRAMA
Chris Millerrek formakuntza tailerra emango du
- 1:30-12:30 Formakuntza tailerra. Blogak ideiak eta ezagutzak komunikatzeko erreminta. Zergaitik erabili WordPress
- 12:30-12:45 Atsedena
- 12:45-13:45 Formakuntza tailerra. Blogaren estruktura. Nola sortu eta nola argitaratu edukiak
- 13:45-14:15 Galderak eta debatea
Carmen Muñoz, Bilboko Udaleko Udalberri Taldearen bozeramailea. Equo Euskadiko kidea eta “X ser mujer” blogaren egilea. Bera izango da arratsaldeko moderadorea
- 16:30-18:30 Arrakasta izan duten esperientzien aurkezpena
Fernando de la Fuente Hizkuntza gutxitu baten sarean bidea egitearen garrantzia. 20 urte bizirauten
Monica de la Parte, Kantabriako green-eco aldizkariaren egilea. Paperezko aldizkari bat, mundu digitalean
Roberto Ruiz Robles ingurune zientzien elkartearen presidentea. Ingurumena eta sare sozialak
Christina Werckmeister “12 miradas” blog feministaren egilea. Blog kolektibo baten begirada
- 18:30-20:00 Mahai ingurua aurreko hizlariekin
Sarea erabil dezakegu politika egiteko?
Nola heldu gaztarora?
Publikoarekin debatea