Frantziako Tourraren irteera eta mugikortasunaren afekzioak

Euskadik Frantziako Tourraren irteera hartuko du aurten, Olinpiar Jokoekin eta Munduko Futbol Txapelketarekin batera munduko kirolaren arloko ekitaldirik garrantzitsuenetariko bat. Zalantzarik gabe, Euskal Herrian inoiz antolatu den ekitaldirik handiena izango da, eta gure Herria munduari erakusteko aukera paregabea izango da.