Formazioa

Nola prestatu zure lehenengo errondak

Ez galdu aste honetako Focus Bootcamp. "Nola prestatu zure lehenengo errondak" lelopean urriaren 4an eta 5ean hiru orduko saioak jorratuko dira BIC Bizkaia Ezkerraldean. Prestakuntza oso praktikoa, hazkunde-etaparako bereziki diseinatua.

Ezkerraldea-Meatzaldea prest oinarri teknologikoko enplegu-aukera berrietarako

Teknologiaren arloko aurrerapenak enplegu-sektorea eraldatzen ari dira, eta horrek erronka handia dakar, prestakuntza-merkatuaren erronka berrien arabera egokitzeko. Ezkerraldea-Meatzaldea Teknologia Parkea da, hain zuzen, eskualdera enpresa teknologikoak erakarriko dituen garapen-proiektu baten adibidea, eta, ondorioz, lanbide berriak sortzeko eskaera eragingo duena.

Bizkaia Talent y Techfrienly, BIC Bizkaia Ezkerraldearen XVIII Casual Friday Meetingaren protagonistak

BIC Bizkaia Ezkerraldeak (Cedemi izandakoa) XVIII. edizioa beteko duten Casual Friday Meeting-ei ekingo die 2018an. Aurtengo edizioa, talentuak Lurralde Historikoan duen kudeaketari eta salmentarako lankidetza sareak sortzearen garrantziari buruzkoa izango da. Oraingo honetan, Ilgner Espazioan martxoaren 16an egin den ekimenean Iván Jiménez Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako irabazi asmorik gabeko Bizkaia Talent erakundearen zuzendariak, Gonzalo Pellejero Techfriendly-ren zuzendari nagusiak, eta Iñaki Calvo BIC Bizkaia Ezkerraldearen zuzendari gerenteak hartu dute parte.

Bizkaia Open Future_ ekimenak enpresen aktibo teknologikoak jarri ditu balioan BIC Bizkaia Ezkerraldean

BIC Bizkaia Ezkerraldeak Bizkaia Open Future_ ekimenaren (Telefónicak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatuta) beste saio ireki bat jaso du gaur. Jardunaldia enpresen aktibo teknologiko garrantzitsuenak identifikatzeko modua ezagutzera eta horiek balioan jartzera zuzenduta egon da.

“Jarri balioan zure aktibo teknologikoak”, Bizkaia Open Future-n ireki den saio berria

Eraldaketa digitalak, teknologia kudeatzeko beste modu bat inplikatzen duten negozio eredu berriak dakartza. Martxoaren 6an, goizeko 10:00etatik 11:30era Crowdworking Ilgner-ean egingo den Bizkaia Open Future_ jardunaldian parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu. Ondoren, networking-ean kafe bat hartzeko aukera izango dugu.

Explorer “Ideiak dituzten gazteak” hasi da, 33 ekintzailerekin Bizkaian

Explorer Space Bizkaia jarri da martxan, BIC Bizkaia Ezkerraldean dituen coworking guneetan, datozen sei hilabeteetan euren 20 ideiak lankidetzan garatuko dituzten 33 ekintzailerekin batera, aholkularitza pertsonalizatua jasoz eta berrikuntzan eta negozio ereduetan adituak direnen eskutik trebatuz.

Bizkaiko 2018ko Explorer ‘Jóvenes con ideas’ programarako hautatu diren gazteak

BIC Bizkaia Ezkerraldea enpresa zentroak Explorer 'Jóvenes con ideas' ekintzailetza programa hartuko du berriz ere. 2018 urteko ediziorako hauek dira hautatu diren ekintzaileak:

BIC Bizkaia Ezkerraldeak Ikasenpresa Kongresua hartuko du abenduaren 14an eta 15ean

Euskadiko Lanbide Heziketako 570 ikasle inguruk Ikasenpresa Kongresuaren lehen edizioan parte hartuko dute datozen egunetan, “Izan ekintzaile!” leloarekin. Abenduaren 14an eta 15ean kongresua BIC Bizkaia Ezkerraldean izango da.

Garraio autonomoak garatzen dituen robotika sektoreko startup batek Santander YUZZ 2017 saria jaso du

Santander YUZZ 'Jóvenes con ideas' programak VIII. edizioaren irabazleak jakitera eman ditu. Proiektu irabazlean hauek izan dira: Santander YUZZ Universitas Miguel Hernández zentroko Odyssey Robotics, Santander YUZZ San Sebastián zentroko NaizFit eta Santander YUZZ Universidad de Santiago de Compostela zentroko Opseeker. 2018tik aurrera programa Explorer izena hartuko du.

Izena eman zibersegurtasunari buruzko ikastaroan

18 eta 35 urte bitartean badituzu, lan gabe bazaude eta zibersegurtasunari buruzko ikasketak izan nahi badituzu, Fundación Telefonicak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen duten ikastaroa da zure aukera. Ikastaroa azaroaren 28an hasiko eta 2018ko martxoan amaituko da, eta BIC Bizkaia Ezkerraldean izango dira aurrez aurreko klaseak. Izena emateko azken eguna azaroaren 26a da.