Euskal erakundeek 50 jarduketa jarri dituzte abian Enkarterrin 28,7 milioi euroko inbertsioarekin

Enkarterriko Plan Estrategikoaren Talde Eragilea, Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak, eskualdeko 11 udalerriek, Mankomunitateak eta BIC Bizkaia Ezkerraldeak osatua, 50 jarduketen aurrerapen-maila jarraitzeko bildu dira, 28,7 milioi euroko inbertsioarekin.