Casual Friday Meeting

XVII. Casual Friday Meeting-ak BIND 4.0 programa hurbildu du Ezkerraldera y Meatzaldera

BIND 4.0ri, startupen azeleragailu publiko-pribatuari, eskainitako Casual Friday Meeting-aren XVII. edizioarekin eman diogu hasiera udari. BIND 4.0, Basque Industry 4.0ren barruan dago, Eusko Jaurlaritzak industria sektorea bultzatzeko egin duen apustu estrategiko gisa, eta startupen eta Euskadin dauden industria alorreko enpresa handien arteko elkarlana errazten du. Oraingo honetan, Ilgner Espazioan ekainaren 30ean egin den ekimenean, Aitor Urzelai Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazioaren Gizarte zuzendariak, Alex Arriola Spri Taldeko zuzendari nagusiak eta Iñaki Calvo BIC Bizkaia Ezkerraldeko zuzendari gerenteak hartu dute parte.

Oscar Ugarte: ” Finantza-tresna erakargarriak eskaintzen ditugu, kostu interesgarriarekin eta osagarriak merkatuko beste finantza produktu batekin”

Proiektu berritzaileen garapenerako finantzaketa ereduak protagonista izan diren Casual Friday Meeting ekimenaren XVI. edizioan, martxoaren 17an egindako ekitaldia. Honakoan, BIC Bizkaia Ezkerraldeak Oscar Ugarte Seed Capital Bizkaiko, zuzendaria gonbidatu zuen Seed Capital Bizkaitik enpresei eskaintzen dituzten finantzaketa eta inbertsio ereduak aurkezteko.

BIC Bizkaia Ezkerraldearen XVI Casual Friday Meeting-ak Seed Capital Bizkaiaren finantzaketa ereduak hurbildu ditu

BIC Bizkaia Ezkerraldeak Casual Friday Meeting izenekoak berreskuratu ditu, eskualdean enplegu egonkorra eta aberastasuna sortzen lagunduko duten finantzaketa ereduak hurbiltzeko xedez. Oraingo honetan, Crowdworking Ilgnerren egindako ekimenean Oscar Ugarte Seed Capital Bizkaiko zuzendariak parte hartu du.

“Ezkerraldea eta Meatzaldea Bizkaiko ekonomia berriaren protagonista izan behar dira”

Ezkerraldeko eta Meatzaldeko ekintzailetzaren apustuan, BIC Bizkaia Ezkerraldeak eskualdeko proiektu eta enpresa gazteentzako aukerak bilatzen ditu etengabe. Zentzu honetan, ekainaren 24an, enpresa zentroak Gabriel Lopezen, Banco Sabadellen BSTARTUP Bizkaia programaren zuzendariaren, bisita izan zuen XV Casual Friday Meeting ekitaldia dela eta.

Nola eman dezaket izena XV Casual Friday Meeting topaketan? Ekintzailetzaren BSTARTUP programaren aurkezpena

Uda heldu da eta BIC Bizkaia Ezkerraldea hasiera eman nahi diogu XV Casual Friday Meeting batekin. Ezkerraldeko eta Meatzaldeko enpresarien arteko lankidetza sustatzeko topaketak dira hauek, eskualdeko enpresak eta ekonomia bultzatzeko apustuarekin. Ekitaldia, ekainaren 24an, goizeko 11:30ean, BIC Bizkaia Ezkerraldearen Ilgner Eraikinaren atarian izango da (Bizkaiko Labe Garaietako Etorbidea, 33, Barakaldo).

Bizkaia Mentoring Network ekimena eta Regenesis Cedemiko sehaskan dagoen enpresaren lana ezagutu ditugu

60 lagun baino gehiago gaur goizeko XIV. Casual Friday Meeting jardunaldian izan dira. Ainara Basurko, BEAZeko zuzendari nagusia eta Joseba Mariezkurrena Berrikuntza, Internazionalizazioa eta Ekitzaletza arduraduna Bizkaia Mentoring Network ekimena aurkeztu dute; enpresa txiki eta ertainen enpresa aholkularien sarea, alegia. Gainera, Mauricio Lizarazo Regenesis enpresako sortzaileak medikuntza birsortzailean egiten ari diren aurrerapenak azaldu zituen. Izan [...]