Joan den otsailaren 27an epea amaitu zen, Gurutzetako Unibertsitate Erietxeak eta Dibalek Bizkaia Open Future_ programaren barruan plazaratu zituzten erronketara proposamenak aurkezteko. Apirilaren 5etik 7ra “Bizkaia 4.0 Inmersion Trip” ekimena izango da.
Guztira 22 empresak erantzun zioten ezarritako lehen desafioari: nola lagun dezakete teknologia berriek pisatze-gailuen instalazio, kudeaketa, mantentze eta zerbitzua eskaintzen urrutitik? Horietatik 5 Bizkaiko enpresak dira, 2 Gipuzkoakoak, 9 Estatukoak, eta 6 nazioartekoak. 7 aurre-hautatauak izan dira Bizkaiko industria eta ekintzailetza sistema ezagutzeko “Bizkaia 4.0 Inmersion Trip”en parte har dezaten, apirilaren 5etik 7ra.
Bigarren erronkari dagokionez, nola lagun dezakete teknologia berriek bizi ohitura osasuntsuak sustatzen?, 52 enpresa aurkeztu dira guztira: 12 Bizkaikoak dira, 21 Estatukoak eta 19 nazioartekoak. Kasu honetan 5 aurre-hautatu dira “inmersion trip”en parte hartzeko.