BIND 4.0 berrikuntza irekiko plataformak abian jarri du SME Connection programaren 3. edizioa, eta deialdi berri bat egin du startup eta scaleupentzat. Ekimenaren helburua da berrikuntza bizkortzea eta Euskadiko industriaren sektoreko ETEak startup disruptiboekiko lankidetzaren bidez eraldatzea. Horretarako, parte hartuko duten ETEek, klusterrak dinamizatzeko erakundeen bitartez, 5 erronka teknologiko planteatu dituzte, eta startupek beren soluzioekin erantzun beharko diete erronka horiei.
SME Connection programa BIND 4.0 berrikuntza irekiko plataformaren parte da. Programaren helburua da euskal ETEen digitalizazioa startupekiko lankidetzaren bidez bizkortzea eta, aldi berean, startupak merkatuan murgiltzeko eta Ekintzailetzaren eta Berrikuntzaren Euskal Ekosisteman txertatzeko aukera erraztea.
Programaren 3. edizioa da eta urte hauetan 30 startupek 35 proiektu berritzaile garatu dituzte, euskal ETEekin lankidetzan.
Aurten, klusterrak dinamizatzeko 5 erakundek eta haien ETEek parte hartuko dute: Aclima eta Afesa, Basoinsa eta Teknimap, Habic eta Astigarraga Kit Line, Irurena Group eta Algon EMM. Erakunde hauek 5 erronka sektorial aurkeztuko dizkiete mundu osoko startupei.
Izena emateko epea irekita egongo da 2024ko urtarrilaren 10era arte.
Informazio gehiago eta izen-ematea:
BIND 4.0 SME Connection