Sergio Rebollo (Barakaldo, 1979) biokimikan lizentziatua da, baina garatzaile informatiko modura lan egin du azken 18 urteetan. Zenbait startup-etan ibili ondoren, bere negozioa sortzea erabaki zuen: TERSOAL IT.
Nola jaio zen Tersoal IT?
Startup batean nengoen eta Tersoal IT enpresa sortzea erabaki nuen, baina hura jaiotzea eta gu hemen egota eragin zuen proiektua Gloss IT da.
2020ko urtarrilean enpresa sortu nuen, eta Gloss ITren merkaturatzea martxoaren 16rako planifikatu nuen. 2019tik nenbilen aplikazio horretan lanean, baina orduantxe konfinatu gintuzten. Aurrera jarraitu nuen, baina kontuak okertu egin ziren.
Hitz egiguzu Gloss ITri buruz.
Gloss IT lankidetza bidezko eta denbora errealeko glosario-kudeatzaile bat da, itzultzaile eta argitaletxeentzat. Hala jaio zen, baina adimen artifizialean oinarritutako tresna berriak sortzen ari gara. Proiektua etengabe ari da eboluzionatzen, gauzak hobetu beharra dago beti.
Zer abantaila duzue lehiatzeko?
Gloss IT lankidetza bidezko eta denbora errealeko plataforma da, eta itzultzaileen produktibitatea eta haien lanaren kalitatea hobetzen du, denbora aurreztuta eta hutsegiteak minimizatuta.
Tersoal IT BICen garatzen ari da. Nola heldu zineten hona?
Lan egiteko bulego baten bila nenbilen. Gloss ITrekin hasi nintzenean ez neukan ezer, eta jakin nuen BICek doako bulegoa eskaintzen zidala, abian jarri ahal izateko. Gainera, proiektuan laguntzen diguten kudeatzaileak ditugu. Dagoeneko bulego bat dut alokatuta BICen barruan, hemen oso pozik nago eta. Bulego bat daukat oso prezio onean, aretoak, jantokia, ekitaldiak egiten dira… Gauza asko egiten dira, eta sinergiak egiteko enpresa asko dago hemen. BICek ematen dituen abantailak beste leku batzuenak baino askoz handiagoak dira.
Nolako esperientzia izaten ari zara BICen?
Oso ona. Kudeatzaileek laguntza handia eman didate, haiek antolatutako zenbait ekitalditara joan naiz, primeran tratatu naute eta ahal izan duten kontu guztietan lagundu didate. Gainera, orain hainbeste murrizketa ez dugunez, networking gehiago egiten da.
Zer nabarmenduko zenuke BICeko prozesu honetaz?
Niren ondoan egotea. Beti egin dut lan besteren kontura, eta, negozio-ideia bat banuen arren, ez nekien enpresa bat nola muntatu, zer kudeaketa egin behar den, nola eskatzen diren laguntzak, nola idatzi txosten bat… Eta hemen aholku asko eman dizkidate.
Zein garapen-fasetan dago zuen proiektua?
Merkaturatuta dago. Bi etapa bete ditugu, eta orain hirugarrenari eta laugarrenari ekingo diegu, dagoeneko planifikatuta daude eta.
Gloss ITk bi tresna ditu orain: glosarioen kudeaketa bera, eta Text Checker izeneko tresna osagarria, produktibitatea hobetzeko.
Garatzeko dauden hurrengo faseetan adimen artifiziala erabiliko da, itzultzaileen bizitza errazteko.
Zein duzue helburua?
Lanean jarraitzea, ahalik eta jende gehienari laguntzea, eta bezeroek erabaki dezatela produktuak etorkizunik duen ala ez. Orain lau pertsona gaude lantaldean, eta gure aplikazioa jende askorengana iristea nahi dugu, lanpostu gehiago eratzeko eta Gloss IT garatzen jarraitu ahal izateko.