Juncal Alzugarayk, pelbis-zoruan eta sexologian espezializatutako fisioterapeuta bilbotarrak, ‘Alooa’ aurkeztu du, bagina eta aluaren lehen eredu anatomiko errealista, erabilera didaktiko eta argigarrirako garatua. Proiektu honen tutorea BIC BIZKAIA Ezkerraldea izan da.

Alooa berezko garapen berritzaile bat da, bulba eta bagina errealista bat irudikatzen duena (eredu anatomikoa), benetakoaren antzeko ukimena eta elastikotasuna dituena, eta ereduan egitura anatomiko guztiak irudikatuta dituena (kanpoko eta barruko ezpainak, klitoriaren kaputxoia eta glandea, uretra-zuloa, bagina-zuloa, bagina-kanala eta horren barruko egitura ukigarriak: uretra, maskuria eta umetokiaren lepoa).

Kalitate handiko silikonaz eta foamez egina dago, eta hiru modelo estandar ditu. Hainbat aukera kromatiko ditu, erabat pertsonalizatu daiteke eta bakarra da. Helburu didaktikoekin sortutako lehen eredua da, material berritzailea, irtenbide berriak eskaintzen dituena prestatzaile, paziente, mediku, emagin eta abarrentzat, hala anatomia modu grafiko eta ukigarrian azaltzeko, nola bistaratzeko tresna gisa, autoezagutzari begira.

Juncal Alzugaray sortzaileak nabarmendu duenez, “aurrerapen bat da eredu anatomiko genitalei dagokienez, estruktura anatomiko guztiak modu hiperrealista eta fidagarri batean irudikatzen dituen lehena baita, bai emakumeen kanpoko genitalak, bai barnekoak.”

Gordexolan aurkeztutako proiektu hau Eusko Jaurlaritzaren Ekintzaile programak finantzatu du, SPRIren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiaren Enpresa Proiektuen Garapenerako laguntza jaso du, eta BIC Bizkaia Ezkerraldearen tutoretza izan du.
Proiektuaren sortzaile eta bultzatzailearekin batera, honako hauek izan ziren aurkezpen-ekitaldian: UPV/EHUko Medikuntza Fakultateko Anatomia irakasle Ana Bernal Chico, Femmeshaperseko Olatz Campos, Osakidetzako kirurgia-mediku Oihane Gutiérrez eta genero-ikasketetan aditu eta soziologo Lucía Nieto.