BIC Bizkaia Ezkerraldean inkubatutako enpresek Casual Friday Meeting ospatu dute gaur goizean. Haien proiektuak jorratu eta enpresa-harremanak sortu dituzte. Goizean, startupentzako aholkularitza zerbitzu berria aurkeztu da, geroago enpresa guztien pitching-erronda egin dute, eta hamaiketakoa eta networking-arekin bukatu da Casual Friday Meeting berria.