Juan Antonio Gónzalezek (Segovia, 1975) ingeniaritza industriala ikasi zuen eta ibilbide profesionala eguzki-energia termikoan lan eginez hasi zuen, izan ere, eguzki-kolektore termikoetako lantegi baten eraikuntzan eta produktuak eta ekoizpen-lerroak diseinatzen aritu zen. Etapa horretan, arkitektura bioklimatikoa eta eguzki-hotza ikertzeko proiektuetan parte hartu zuen, CIEMATekin lankidetzan. Ondoren, aholkulari gisa eta industria-instalazioetako mantentze-prozesuak –batez ere findegietakoak– hobetzen lan egin zuen. Harik eta enpresa propioa sortzea erabaki zuen arte: Phebus. Bi urte eman ditu produktuaren ingeniaritzako proiektuak sortzen, adimen eta ikusmen artifiziala edo haririk gabeko transmisioko teknologiak bezalako eremuetan.
Zehazki, zertan dautza zuen zerbitzuak?
Gure bezeroentzako azken produktuak diseinatzen ditugu eta, horretarako, hainbat teknologia berri integratzen ditugu azken emaitza lortzeko. Produkturako hardware edo softwarea sortzen dugu, bezeroaren beharren arabera.
Zertarako sortu zen Phebus?
Sortzeko grina garatzeko eta neurrira egindako produktuak gauzatu ahal izateko –modu batera edo bestera, nire bizitza profesionalean horrela jardun izan dut, eta sektore publikoan horrelakoen beharra zegoela atzeman nuelako.
Erosketa publiko berritzaileko produktuekin hasteko aukera ikusi genuen. Proiektu horien emaitza abiadura-erreaktore bat sortu izana da. Tresna horrek ibilgailuak pisatzen ditu, gelditu gabe, hirietako azken miliako banaketa egiteko baliagarria da, eta, gainera, ikusmen artifizialeko sisteman garatu ditugu trafiko edo oinezkoen gertaerak zenbatu ahal izateko.
Zuen helburuak lortzen ari zarete.
Bai, helburuak betetzen ari dira. Udalerrietarako produktu berriak bilatzen ari gara orain, baita horietako beharrak ere, proiektu berriak abiarazteko aukera emango baitigute.
Gainera, BKenpreSariak jaso zenuten, zuen lanaren balioespen gisa.
Bai, ilusio handia egin zigun, azken bi urteetan egindako ahalegin handia baloratu zutelako.
Zelakoa izaten ari da zuen startup-aren bilakaera?
Oraingoz, lehenengo bi proiektuetan jarri dugu arreta, buru belarri gabiltza horietan. Orain, produktu berriak bilatzen ari gara, eta planteatzen ari gara nola aprobetxatu eskuratutako ezagutzak eta teknologiak hurrengo proiektuak garatzeko. Hasieran bi ginen taldean, orain lau gara.
BIC Bizkaia Ezkerraldeako kide zarete eta aholkularitza jasotzen duzue. Zertan izan da lagungarri?
Hasteko, instalazioekin. Gainera, enpresekin sinergiaren bat izan dugunean, haiekin harremanetan jarri gaituzte. Diruz lagundutako instalazioez gain, kontaktuekin lagundu digute batez ere.
Gaur egun, norantz doa enpresa?
Gaur egun, Ikusmen Artifizialeko moduluak zerbitzatzeko konpromisoa dugu, sare adimenduneko proiektu baterako eta emisio txikiko beste baterako.
Gainera, hezetasunak kontrolatzeko eta oinezkoen mugikortasuna modelizatzeko arazo bati irtenbidea eman diezaiokegun aztertzen ari gara, bildutako datuekin lan eginez.
Hurrengo helburua?
Enpresa sendotzea, proiektuen sarrera- eta ebazpen-fluxu egonkorragoa izaten has dadin.