Gaur egun Ilgner Haztegian kokatuta dauden Isetic, Dative Partners eta Moun Systems start-up enpresek “harrotasunez eta ilusioz” jaso dute albistea.

 

BIC Bizkaia Ezkerraldeko IIgner Haztegia zorioneko dago eta, horrenbestez, bertako giza-talde osoa ere bai. Izan ere, espazio honetan kokatutako eta BIC Bizkaia Ezkerraldeak babestutako enpresetako hiru agertzen dira Estatuko 50 start-up oparoenetarikoen artean, eragin handia duen Emprendedores aldizkariaren azken aleak argitaratutakoaren arabera. Isetic, Dative Partners eta Moun Systems dira enpresa horiek eta “harrotasunez eta ilusioz” jaso dute albiste hau, bertako arduradunek adierazitakoaren arabera.

 

Manu Fandiño, Isetic-eko kudeatzaile nagusia: “2019an irekiko dugu gure lehenengo delegazioa Madrilen edo Bartzelonan eta, 2020an, beste bat nazioarteko merkatuan”

 

Iseticetik, Manu Fandiñok baieztatu egin du honakoa: “gogor lan egiten jarraitzeak motibatzen gaitu eta horrek erakusten du gure enpresa berrikuntzaren erreferente gisa aitortzen dela”. Fandiñok azterketa positiboa egiten du atzera begiratzerakoan. “Urteko lehenengo seihilekoan, bezeroen kopurua hirukoiztu egin dugu eta orain dela lau urte pentsaezinak ziren proiektuak lortu ditugu nazioarteko korporazio handiekin. Iseticen parte garen guztiok gaude ilusionatuta gure proiektuarekin eta gogo handiak ditugu hazten jarraitzeko egunero aurkezten zaizkigun erronken aurrean”.

 

Iseticen argi dituzte zeintzuk diren bere helburu eta erronkarik berehalakoenak. “Iseticen berrikuntza eta teknologia dira oinarria eta, bertan, bezeroen berezko premiek mantentzen gaituzte etengabeko berrikuntza-prozesuan. Gure plataformaren ibilbide-orria Gauzen Internetetik harago doa. Zeus Platform tresna giltzarria bihurtu nahi dugu gure bezeroen negozioen digitalizazio-prozesuetan. Gure helburu nagusietako bat da modu erraz batean hurbiltzea bezeroak Adimen Artifizialera, esfortzu handirik gabe eta lehenengo unetik erantsiz balioa. 2019an, gure lehenengo delegazioa ezarriko dugu, Madrilen edo Bartzelonan. 2020an, espero dugu nazioarteko merkatuan beste bat ezartzeko urratsa ematea”.

 

Pablo Gómez, Moun Systems-eko zuzendari teknikoa: “Gure xede nagusia da gure ekipoen industrializazioa amaitzea, hilabete batzuen buruan merkatura atera ahal izateko”

 

Moun Systemseko zuzendari teknikoa den Pablo Gómezek adierazten du “bezero potentzialen artean sortzen ari den itxaropena nahiko altua dela. Aurreikuspen optimistak ditugu”. Bere azterketa ere oso positiboa da. “Gogor lan egiten ari gara eta esperientzia zoragarria izaten ari da. Enpresa froga eta prototipo txiki batzuekin hasi zen atiko txiki batean eta, orain, erakunde publiko eta pribatu oso garrantzitsuen babesa lortu dugu, besteak beste, Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroarena edo Repsolena, oso programa lehiakorrak irabaziz horrela. Langileen kopurua handitu da; kontratazioak hasi dira; nazioarteko ikusgarritasun handia lortu da….beraz, azterketa oso positiboa izaten ari da”.

 

Erronkei eta abaguneei dagokienez, horiek ere argi daude. “Epe laburrera, gure xede nagusia da ekipoen industrializazioa amaitzea, ahalik eta lasterren ateratzeko merkatura, aurreikusitakoaren arabera, hilabete batzuen buruan. Gure erronka nagusia da bezeroei behar dutena ematea eta, une honetan, teknologia eskatzen ari dira”.

 

Jonatan Amenedo, Dative Partners-eko kudeatzaile nagusia: “Behin taldearen arima eta produktu analitikoak ditugunean, hazkundea abiaraztea, negozio-garapeneko profilak gehituz; hori, da hain zuzen ere, gure helburua”

 

Dative Partnersetik, Jonatan Amenedok hauxe aitortzen du: “horrelako aitorpen publikoak oso garrantzitsuak dira bide onetik zoazela ikusten laguntzeko eta, nagusiki, zure bezeroek ikus dezaten, hautatzen zaituztenean, asmatu dutela, aitorpena dagoelako atzean”. Begirada atzera botatzerakoan, pozik sentitzen da eta berriz ere aurrera begiratzen duenean, erronka eta itxaropen desberdinen bidea marrazteko egiten du. “Orain dela urtebete Dativekin hasi ginenean, ez genuen espero, are gutxiago, urtebete bete aurretik BIND 4.0 plataforman hautatuak egongo ginenik; Bostoneko MassChallenge-ko finalistak izango ginenik, ezta Emprendedores aldizkarian aipatuko gintuzkeenik ere. Baina, batez ere, guretzat garrantzitsuena da gutaz fidatzen diren bezeroak edukitzea eta, horregatik, horiekin zerbitzuak handituz goaz. Horrela, harremana finkatzen dugu, denboran egonkorragoa bihurtuz. Hori da, aitorpenetatik harago, goizero altxatzen gaituena”.

 

Xedeei dagokienez, argi daude. “Lehenik eta behin, ondo orekatutako eta motibatutako talde bat eraikitzea, Dativen bezeroen itxaropenekin eta balioekin lerrokatutako taldea.  Parte horrekin, lanaren % 99 eginda dago. Bigarrenik, ematen ditugun zerbitzuak “produktibizatzea”, eskalagarriagoak eta errazago banagarriak izan ahal izateko. Azkenik, behin taldearen arima eta produktu analitikoak ditugunean, hazkundearekin hastea, negozio-garapeneko profilak gehituz”.