Programa honek enpresa berritzaile berriak sortzea sustatzen du. Honako ezaugarri hauek dituzte enpresa berritzaileek: produktu, prozesu edo zerbitzuetan elementu berritzaileak sartzen dituzte Bizkaiko merkatura; aberastasuna sortzeko aukera handia dute; balio erantsia ematen dute; bideragarriak dira, eta dekretu honen xedeak lortzen laguntzen dute. Ondokoak dira diruz lagundu daitezkeen gastuak:
  • Enpresa berria sortzeagatiko prima eta kapital sozialaren gehikuntzak; enpresa eratzea eta abiaraztea; bidaiak egitea eta azoketara joatea; jabetza intelektuala edo industriala babestea, erregistroak, ziurtagiriak eta homologazioak; Bizkaian negozio-lokala errentan hartzea; eta teknologo bat edo negozioa garatzeko pertsona baten kontratazioa.
Lagunduko diren gastuak 2023ko urtarrilaren 1etik 2025eko abenduaren 31ra bitartean egin beharko dira, eta 2026ko urtarrilaren 31n benetan ordainduta egon beharko dute.