Dirulaguntza-programa honen bidez, helburu hauek lortu nahi dira:
  • Enpresen artean gizarte-eragin handia duen ekintzailetza berritzailea sustatzea, batetik, gizarte-erronkekin konpromisoa areagotzeko eta, bestetik, etorkizunean lehiakorragoak izateko.
  • Gizarte-eragin handiko balizko enpresa-proiektu berritzaileen kopurua gehitzea eta garatu, alderatu eta baliozkotzeko merkatuaz laguntzea.
  • Gizarte-erakundeen artean gizarte-ekintzailetza berritzailea sustatzea geroz eta berritzaileagoak eta egokitzeko gaitasun handiagoa izateko.
  • Gizarte-eragin handiko enpresa-proiektu berritzaileen eta enpresa-proiektu sozial berritzaileen ondoriozko enpresa edo negozio-ildo berriak abian jar daitezen bultzatzea.
Programa hau lau jardun-arloren bitartez gauzatuko da:
  • 1. arloa: Gizartean eragin handia duten enpresa-proiektuak egiaztatzea.
  • 2. arloa: Gizartean eragin handia duten enpresa-proiektu berritzaileak garatzea.
  • 3. arloa: Gizartean eragin handia duten enpresa-berriak.
  • 4. arloa: Enpresa-proiektu sozial berritzaileak gizarte-erakundeentzat.