Industria Deskarbonizatzeko Programa 2024

Enpresa industrialentzako eta produktu-prozesu industrialari lotutako zerbitzuentzako dirulaguntzak dira, baldin eta ingurumen-babesaren maila hobetzea badakarte, deskarbonizazioaren bidez, beren instalazio produktibo industrialetan, eta, beraz, berotegi-efektuko gasen emisioak murriztea badakarte. Enpresek 100.000,00 euroko gutxieneko inbertsio onartua egin beharko dute.

Norentzat da

Erauzketa-, transformazio-, produkzio- eta lotutako zerbitzuetako industria-enpresa guztiek eska dezakete 1.500.000 €-rainoko laguntza hori erakunde onuradun bakoitzeko, betiere inbertsioak Euskadin egiten badira. Dirulaguntzaren intentsitatea onuradunaren tipologiaren araberakoa izango da: Mikro eta Enpresa Txikia: % 30. Enpresa ertaina: % 25. Enpresa handia: % 20.