Descarbonizazio Industriala 2024
Industria Deskarbonizatzeko Programa 2024
Enpresa industrialentzako eta produktu-prozesu industrialari lotutako zerbitzuentzako dirulaguntzak dira, baldin eta ingurumen-babesaren maila hobetzea badakarte, deskarbonizazioaren bidez, beren instalazio produktibo industrialetan, eta, beraz, berotegi-efektuko gasen emisioak murriztea badakarte.
Enpresek 100.000,00 euroko gutxieneko inbertsio onartua egin beharko dute.
Norentzat da
Erauzketa-, transformazio-, produkzio- eta lotutako zerbitzuetako industria-enpresa guztiek eska dezakete 1.500.000 €-rainoko laguntza hori erakunde onuradun bakoitzeko, betiere inbertsioak Euskadin egiten badira.
Dirulaguntzaren intentsitatea onuradunaren tipologiaren araberakoa izango da:
Mikro eta Enpresa Txikia: % 30.
Enpresa ertaina: % 25.
Enpresa handia: % 20.
- Epea: Itxita
- Hasiera data: 2024/04/11
- Amaiera data: 2024/06/20