eBay taldeak Ticketbis, BIC Bizkaia Ezkerraldeak bultzatutako enpresa, erosi du
2009. urtean Jon Uriartek eta Ander Michelenak Ticketbis, sarrerak saldu eta erosteko plataforma digitala, sortu zuten, eta zazpi urte eta gero, eBay taldeak 165 milioi euroengatik erosiko duela iragarri du. Bi bilbotarrek sortutako eta BIC Bizkaia Ezkerraldeak bultzatutako enpresa, hasieratik eta gaur egun arte, dugu hau.