Abenduaren 2an, 09:00etatik 14:00etara, Barakaldoko Ilgner eraikinean doako trebakuntza praktiko bat egingo da, salmenta-prozesua hobetzeko gaitasunak garatu nahi dituzten profesional eta enpresentzat. Jardunaldia BIC Bizkaia Ezkerraldeak antolatu du, Bizkaia Enpresa Digitalaren lankidetzarekin.

Galdera indartsuak: lead-ak ordaintzen duten bezero bihurtzea” izenburupean, ikastaro hau bereziki zuzenduta dago zerbitzu edo produktu digitalak eskaintzen dituztenei, eta beren webgunean edo sare sozialetan interesa agertu duten bezero potentzialekin salmenta ixtea zailtzen zaien pertsonei.

5 orduko prestakuntza praktikoan, lehen kontaktu komertziala nola antolatu, konfiantza sortzeko zein galdera egin, eta elkarrizketa nola gidatu bezeroaren benetako interesa detektatzeko eta salmenta errazteko landuko da. Horrez gain, ohiko aitzakiak prebenitzeko estrategiak ere jorratuko dira, hala nola “pentsatuko dut”.

Saioa Jokin Fernándezek (Elcavi) emango du, salmentetan eta komunikazio komertzialean aditua. Trebakuntza gaztelaniaz izango da eta parte-hartzaile bakoitzak bere ordenagailu eramangarria eraman beharko du.

Norentzat da?

Ikastaro hau honako hauei zuzenduta dago:

  • Pertsona autonomoak eta enpresa txikietan salmentaz arduratzen diren profesionalak.
  • Produktu edo zerbitzu digitalen komertzializazioan dabiltzan ekintzaileak.
  • Posizionamendu komertziala hobetu nahi duen edonor.

Izen-ematea eta lehentasunak
Prestakuntza doakoa da eta plaza mugatuak daude. Ezkerraldea, Meatzaldea eta Enkarterriko pertsonek izango dute lehentasuna izena ematerakoan.

Izena eman