Azaroaren 25ean, Casual Meeting Friday-ren beste edizio bat egingo da Ilgner eraikinean. Gaia, oraingoan, “Barne-ekintzailetza Euskadin: Tresnak eta eredu arrakastatsuak” izango da.

Joseba Goikuria BIC Bizkaia Ezkerraldeako zuzendari kudeatzaileak emango dio hasiera jardunaldiari, 09:30ean, eta, jarraian, Leyre Madariagak, Eusko Jaurlaritzaren Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendariak, hartuko du hitza, barne-ekintzailetzarako Euskadin dauden tresnak ezagutarazteko.

Ekitaldian txosten bana aurkeztuko dute, halaber, Jorge Galánek, Eurotubos del Norteko kudeatzaileak –ingeniaritzan dihardu enpresa horrek, Skid-en, presio-ontzien eta soldadura berezien fabrikazioan, eta hodien aurrefabrikazioan–, eta José Manuel Baraibarrek, Viuda de Sainz eraikuntza-enpresako I+G+b arloko zuzendari tekniko eta arduradunak. Beren enpresen kasuak azalduko dituzte, arrakastaren eredu.

Ondoren, hizlari guztiak Leyre Madariagak moderatutako mahai-inguru batean elkartuko dira, ideiak partekatzeko eta Euskadiko barne-ekintzailetzaz eztabaidatzeko.

Gainera, jardunaldiaren ostean astia egongo da kafea hartzeko eta networkingerako.

Parte hartzeko interesa dutenek Itxaso.Urkiza@bicezkerraldea.eus helbide elektronikora idatzi edo 94 418 41 00 telefono-zenbakira deitu behar dute.