Atzo, maiatzak 26 (osteguna), etengabe aldatzen ari den lan-mundu honetako enplegu-aukera berriak deskubritzeko jardunaldi bat egin zen. Teknologiaren arloko aurrerapenak enplegu-sektorea eraldatzen ari dira, eta horrek erronka handia dakar, prestakuntza-merkatuaren erronka berrien arabera egokitzeko. Ezkerraldea-Meatzaldea Teknologia Parkea da, hain zuzen, eskualdera enpresa teknologikoak erakarriko dituen garapen-proiektu baten adibidea, eta, ondorioz, lanbide berriak sortzeko eskaera eragingo duena. Proiektu horrek sentsibilitatea areagotu du familien artean, STEM ikasketekin (zientziak, teknologia, ingeniaritza eta matematika) lotutako gaur egungo lan merkatuko profilei dagokienez.
 
Topaketaren buru Ainara Basurko Ekonomia Sustatzeko Saileko diputatua eta Maite Etxebarria Abanto Zierbenako alkatea izan dira, eta kualifikazio altuko prestakuntzako eta lan-arloko adituek parte hartu dute, honako helburu honekin: lan-aukerei buruz eta enplegagarritasunerako gakoei buruz hausnartzen laguntzea, mundu aldakor eta globalizatu honetan.

Saioan 80 pertsona egon dira, eta Ivan Jimenez Bizkaia Talenten zuzendariak parte hartu du; azpimarratu du zer garrantzi duen prestakuntza lan-merkatuaren benetako premien arabera egokitzeak. Bestalde, Carlos Garcia Crespo eta Javier Laiseka, hurrenez hurren, Mondragon Unibertsitatearen Goi Eskola Politeknikoaren eta Somorrostro Prestakuntza Zentroaren zuzendariek azaldu dute nola lan egiten duten ikasketen katalogo eguneratu bat izan dezaten bermatzeko, lan-merkatuaren eskaerei aurreratuko zaiena. Eta, horrez gain, Nuria Carrilloren eta Heather Rogersen esperientziak. Carrillo ingeniari mekanikoa da, eta, gaur egun, hornidura-katea kudeatzen du ITPn. Rogers, berriz, Ikerbasqueri atxikitako ikertzailea da, eta BIOCRUCES Bizkaiako osasun-langilea; estatubatuarra da, eta 10 urte daramatza Euskadin bizitzen.
 
Talentuari eta prestakuntza-erronka berriei buruzko topaketa hau Ezkerraldea-Meatzaldea Eskualdeko Plan Estrategikoaren talde eragileko alkateen eskariz antolatu da, gaur egungo lan merkatuek eta etorkizunekoek eskatuko dituzten profilak direla-eta familia eta ikasleek duten sentsibilitate gero eta handiagoari erantzuna emateko xedez.