Explorer Bizkaia programaren koordinatzailea zara. Zertan datza proiektu hori?
Explorer, CISEk (Centro Internacional Santander Emprendimiento) zuzendutako ekintzailetza-programa da. Estatuko probintzia guztietan ditu egoitzak, eta Bizkaian BIC – Bizkaia Ezkerraldea eta Deusto Emprende erakundeek koordinatzen dute.
Programaren helburua ekintzaileak proiektuaren ideia berritzailea sortzen duen unetik negozio-plana egin arte laguntzea da.
Programak irauten duen hiru hilabeteetan, jarraipen estua egiten da, eta proiektuaren bideragarritasuna ere aztertzen da.
Zertan laguntzen die horrelako proiektu batek gazte ekintzaileei?
Batez ere, ideia bati ekiteko eta gauzatzeko, bizitza osorako balio dien metodologia bat erakusten die.
Nolakoak ari dira izaten saioak, bizi dugun epidemiak eragindako murrizketak kontuan hartuta?
Programa online saioekin hasi genuen, bizi genuen murrizketa perimetral egoera zela eta. Ahal izan dugunean, aurrez aurreko saio batzuk egiten hasi gara, eta horiek askoz aberasgarriagoak direla uste dut, programa honek parte hartzen duten proiektuen ikaskuntza eta interkonexioa ere badakarrelako berekin.
Oso positiboa eta atsegina izaten ari da; izan ere, oso denboraldi luzea daramagu ordenagailuaren pantailan “entxufatuta” bilerak eta bideokonferentziak egiteko, eta metodologia mistoa ezarri ahal izateak aberastu egiten ditu ekintzaileak eta haien proiektuak. Lan-sareak ezartzen dira.
Aurrez aurreko saioek edozein pertsonaren bizitza profesionalean oso beharrezkoak diren eta pantaila baten atzean ezkutatuta dauden alderdi asko gainditzen dituzte.
Zein fasetan dago orain proiektua?
Proiektuaren ekuadorrean gaude. Une honetan, gure ekintzaileek euren marketin-plana (on line – off line) eta landing page delakoa entregatu behar dituzte.
Ideia finkatzeko, elkar ezagutzeko eta gure lehiakortasunaren ahuleziak eta indarguneak ezagutzeko fasetik igaro gara, gure ideia gure bezero potentzialekin kontrastatzeko fasetik, eta, kasu askotan, baita berriz definitzeko fasetik ere. Hori da benetako ikaskuntza.
Metodologia hori lagungarri izan daiteke gure bizitzako proiektu askotarako.
Zer startup ari dira parte hartzen Explorerren eta zer nabarmenduko zenuke horietako bakoitzetik?
Aurten mota eta sektore anitzetako Startup sorta bikaina dugu. Horien guztien faktore komun gisa GJHekin lerrokatuta daudela nabarmenduko nuke.
Oinarri teknologikoa duten ideia batzuk eta berrikuntza-maila handia duten beste batzuk, adibidez, gure eguneroko bizimoduan ohikoak diren plastikozko txartelen ordez aplikazio mugikorrak erabiltzea, etxeetan paketeak entregatzeko erraztasunak ematea, intsektuetan oinarritutako elikadura, sendagaiak birziklatzea, inguruan ikasteko dauden espazioak erreserbatzeko sistema digitalizatzea, bidezko prezioa, futbolera aplikatutako adimen artifiziala, ingurune desberdinetako ekitaldiei buruzko informazio eguneratua ematen duen aplikazio mugikorra, ikastetxeetan garraioa partekatzeko aplikazioak, etxebizitzetako teilatu berdeak, eta baita 2×1 bat modu artisauan egindako garagardoan ere.
Zure ustez, nolakoa izango da ekintzaileen etorkizuna?
Beti positiboa; izan ere, bere proiektuak arrakasta lortu ala ez, gure ekintzaileek erakusten duten jakinmina duen pertsona baten nortasuna eta metodoa, lagungarriak izango zaizkio bizitza osoan.
Nolakoa da BIC Bizkaia Ezkerraldearekin duzun harremana?
Nik nire burua BIC Bizkaia Ezkerraldea gisa ikusten dut. Egunero bertan ari diren pertsona gehienak ezagutzen ditut eta talde honetako kide sentitzen naiz.
Zure ustez, zertan laguntzen dute mota horretako inkubagailuek enpresa horien garapenean?
Oso anezka garrantzitsua dira. Lehenik eta behin, inkubagailuan dauden enpresei euren beharretara eta izaerara oso egokituta dauden zerbitzuak eskaintzen dizkietelako. Bigarrenik, enpresen artean sortzen den laneko giroarengatik, hasieran uste zutena baino gehiago dutelako amankomunean eta, batez ere, BIC Bizkaia Ezkerraldearen kasuan, Ilgner eraikineko laneko espazio fisikoarengatik, pribilegio bat baita.