“La Caixa” taldeak, Caixa Capital Risc programaren bidez, Premios Emprendedor XXI sarien edizio berri baten deialdia egin dute. Ekimen honetan enpresa berritzaileak eta duela gutxi sortutakoak identifikatzen eta laguntzen dituzte. Izena emateko epea azaroaren 3an amaituko da.
Sari hauek Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioak, estatu mailako berrikuntza enpresaren bidez ematen dituzte. Gainera, enpresa berritzaileak sustatzen dituzte erankundeen laguntza dute, besteak beste, BIC Bizkaiaren laguntza. Aurten, sariak Portugalera hedatu dira BPI Bankuari esker.
Sariak sortu zirenetik 2007an, ekimenak 4,3 milioi euro eman dituzte sarietan eta laguntza ekintzetan eta 289 enpresa parte hartu dute ekimenean.
Edizio honetan enpresa sarituek diru-kopuru bat izango dute, ezagutzera emateko ekintzak eta mundu mailako programetan parte hartuko dute Canbridgen eta AEBetan.