PRESTIK Ezkerraldea 2016 azoka gainean dugu. Datozen urriaren 20an eta 21ean Portugaleteko Nautika Eskolan ospatuko da enpleguaren 5. azoka, Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegu, Gizarte Inklusioa eta Berrikuntza Sailak antolatutakoa haren DEMA-Enpresa Garapena Agentziatik.
Oraingo honetan, PRESTIK Ezkerraldea 2016 azokak lanari dagokionez lurraldeko eremurik kaltetuena ardatz gisa hartzeko apustua egingo du: Ezkerraldea eta Meatzaldea. PRESTIK Ezkerraldea 2016 Bizkaiko enpleguarekin zerikusia duten eragile guztien arteko topagunea izango da. Eta, bertan, prestakuntzaren, enpleguaren eta ekintzailetzaren gaur egungo egoerari buruzko ezagutza sortu eta zabalduko da.
Enplegua orduan eta 2.0agoa da eta horregatik PRESTIK Ezkerraldea 2016 azoka Internetera murgildu da eta traola berezia izango du: #PRESTIK2016
Sarrera librea eta doakoa izango da, baina jardunaldi teknikoetan parte hartzeko, ezinbestekoa izango da izena ematea antolakuntza dela eta. Ez zaitez lekurik gabe geratu!