Ekitaldiak

Ekoblogarien Topaketa. Sarea komunikabide moduan erabiltzeko garrantzia, ekintza indibidualetan eta kolektiboetan

Apirilaren 22an, larunbata, BIC Bizkaia Ezkerraldeak Ekoblogarientzako Topaketa hartuko du Equo Euskadik antolatuta. Ekimen honen helburua prestakuntza jardunaldia eta blogak komunikabide moduan zein erabilgarriak diren inguruan elkarrizketa jarduera egitea da.

BIC Bizkaia Ezkerraldearen XVI Casual Friday Meeting-ak Seed Capital Bizkaiaren finantzaketa ereduak hurbildu ditu

BIC Bizkaia Ezkerraldeak Casual Friday Meeting izenekoak berreskuratu ditu, eskualdean enplegu egonkorra eta aberastasuna sortzen lagunduko duten finantzaketa ereduak hurbiltzeko xedez. Oraingo honetan, Crowdworking Ilgnerren egindako ekimenean Oscar Ugarte Seed Capital Bizkaiko zuzendariak parte hartu du.

Bizkaifotok argazkilaritzaren onena erakutsiko du

El 1 de abril, Bizkaifoto celebra su primera edición en BIC Bizkaia Ezkerraldea, una jornada dirigida a fotógrafos profesionales y aficionados. Los ponentes serán: Julian Marinov, Gus Geijo y Antonio Liébana. Además, Bizkaifoto suma una exhibición de drones y talleres.

I ‘Believe Session’ ekimena surfari eta bere inguruko ekintzailetza-aukerei buruz izango da

"Belive Sessión" delakoaren aurtengo edizioa abenduaren 16an, ostirala, egingo da, 19:30ean, BIC Bizkaia Ezkerraldean dagoen Crowdworking Ilgner espazioan. Arreta surfaren munduan jarriko da, baina berrikuntza, ekintzailetza eta aberastasuna sortzeko adibide gisa hartuko da, era guztietan. Han izango dira Kepa Acero, Garazi Sánchez, Wavegardeneko Igor Barandiaran eta Javier Amézaga "Surfing. The Basque Country" bere azkeneko liburua aurkezten.

Bizkaia Open Future_ ekimenaren lantegi adimendun, malgu eta akatsgabeei buruzko jardunaldian parte hartu

Bizkaia Open Future_ ekimenak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Telefónicak sustatutakoak, “Lantegi adimendun, malgu eta akatsgabeetarantz” izeneko jardunaldi irekia antolatu berri du. Ekitaldia irailaren 15ean izango da, 15:30ean, BIC Bizkaia Ezkerraldean dagoen Crowdworking Ilgner-ean, hain zuzen.

Bizkaia Open Future_ programaren lehen jardunaldian Industria 4.0ren erronkak eta aukerak aztertu dituzte

Ehun lagun inguru bildu dira Bizkaia Open Future_ programaren hasiera ekitaldian BIC Bizkaia Ezkerraldean dagoen Crowdworking Ilgner espazioan. Bertaratutakoek Industria 4.0k eskaitzen dituen erronkak, aldaketak eta aukerak aztertu dituzte. Ezkerraldeko eta Bizkaia osoko industria-ehunaren eraldaketa honek, ekintzaileen talentua bultzatu nahi du.