Atzo, BIC Bizkaia Ezkerraldeak Eusko Jaurlaritza-SPRIren bisita izan zuen, inkubagailuan dauden hainbat enpresa bisitatu baitzituen. Horietako bat izan zen Kaytek, eraldaketa digitalean aritzen den enpresa.
Joseba Goikouria BIC Bizkaia Ezkerraldearen zuzendari kudeatzailearekin batera (irudian, eskuinean) egin zuten bisita honako hauek: Imanol Cuétara, SPRIren teknikaria; Leire Madariaga, Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendaria; Estibaliz Hernáez, Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea; Manu Fandiño, Kayteken CEOa; Aitor Urzelai, SPRIren zuzendari nagusia, eta Aitor Cobanera, SPRIko Enpresa Sustapeneko zuzendaria.