BIND 4.0 berrikuntza irekiko plataformak bi erronka berri atera ditu: BIND 4.0 GovTech eta BIND 4.0 SME Connection. Eman izena otsailaren 3a baino lehen.
BIND 4.0 GovTech Euskadiko 6 sozietate publikorekin elkarlanean egindako ekimen berria da: EJIE, EEE, HAZI fundazioa, Ihobe, Euskadiko Parke Teknologikoen Sarea eta Spri. BIND 4.0 GovTEch-en helburua startupen teknologia erabiliz administrazio publikoen berrikuntza azeleratzea da. Gainera, aukeratutako startupek Administrazio Publikoarekin nola lan egin jakiteko formakuntza izango dute.
BIND 4.0 SME Connection-i dagokionez, ekimenaren 2.edizioa da, startup berritzaileak Euskadiko ETEekin konektatuko dituena, horien erronka teknologikoei aurre egiteko. 28 izango dira ETE partehartzaileak, 5 kluster antolakunde dinamizatzaileen bidez, Aclima, Basque Food Cluster, Eraikune, Habic eta Uptek (AFM), eta Adegi enpresa-elkartea.
Bi ekimenak 8 urtetik beherako antzinatasuna duten startupei zuzenduta daude, zerbitzuen, industriaren, ingurumenaren eta energiaren sektorean aplikatzen diren teknologia berriak garatzen dituztenak. Gainera, testa edo ezar daitekeen edo jada merkatuan erabilgarri dagoen soluzio bat izan behar dute.
Izena emateko epea otsailaren 3ra arte izango da zabalik.
Informazio gehiago eta izen ematea: