Santander YUZZ ‘Jóvenes con ideas’ programak, Banco Santaderrek sustatuta Santander Universidades eta ekintzailetza nazioateko zentroaren (CISE) bitartez, VIII. edizioaren irabazleak jakitera eman ditu Rodrigo Echenique Banco Santander España eta Banco Popularraren presidentearekin, Carmen Vela estatu mailako I+G+B idazkariarekin, Francisco Velasco FundaciónEY bazkidearekin, David Pascual Indraventureseko predidentearekin, Javier Roglá Santander Universidades eta Universiaren zuzendariarekin, eta Federico Gutiérrez-Solana CISEeko zuzendariarekin.

Aurten 83.000 euro banatu dituzte sarietan ekimen ekintzaile onenen garapena eta markaren izenaren aldaketa sustatzeko, izan ere, 2018an programa Explorer izena izango du eta formakuntza eta mentoring-a eskaintzen jarraituko du 1000 gazte baino gehiagori. Explorer-i esker Santander X, www.jointheX.org, plataforma globalean parte hartzeko aukera izago dute parte hartzaileek. 7 herrialdetako 40 unibertsitateekin batera sortu da plataforma eta  munduko ekintzaileen ekosistema handiena izatera heltzea da helburua, 1.1000 unibertsitate elkarrekin konektatuak egon ditzaten.

Proiektu irabazleak

Odyssey Robotics urteko ideia ekintzaile onena izan da. Santander JUZZ Universitas Miguel Herández zentroko Javier Martínez García da proiektu honen sortzailea eta 30.000 euro eman dizkiote. Sektore industrialerako robotikan oinarritutako proiektua da eta ekintzaile honek ikusmen artifizialaren bitartez gidatzeko sistema bat sortu du, edozein makina garraiobide autonooa izanten ahalbidetuz. Modu honetan, makina autonomo bakoitzak  ibilbide osoan informazioa jaso dezake.

Santander YUZZ San Sebastián zentroko Borka Cembrero Saraleguik bigarren saria lortu du 20.000 eurorekin, eta horrela, NaizFit proiektua garatzen jarraituko du. Aplikazio honen bitartez online bidezko arroka erosketan errazten dira; hau da, appean bi argazki ateratzen dira eta algoritmoei esker edozein gorputzaren neurriak jakin dezakete, eroskietan errazten eta itzulketen dirua aurrezten.

Hirugarren saria, 10.000 eurokoa Opseeker proiektuarentzako izan da, gizartearen osasun finantzarioa hobetzen ahalbidetzen duena. Lucie Hefnerová eta Gonzalo Camiña Ceballosek sortu dute, Santande YUZZ Universidad de Santiago de Compostela zentroko kideak. Plataforma web hone bidez erabiltzaileek euren dirua kudeatu dezakete eta laguntza finantziario independientea ematen diete.

Hirurak Santander YUZZ zentro bakotzeko irabazleetatik aukeratu dira. Gutziek Silicoen Valleyn (California) izan dira aste betez enpresario onenekin ikasten. Poriektu onenak hautatu duen epaimahaiak Banco Santander, CISE, SECOT eta beste erakunde kolaboratzaileez osatutako ordezkariez osasatuta egon da.