Bizkaia Open Future_ ekimenaren barruan OSI Ezkerraldea Enkarterri Gurutzeta Erakunde Sanitario Integratuak (Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea) eta Dibal enpresak argitaratu zituzten erronken irabazleak, hurrenez hurren, MedicSen startupa eta Irontec eta Embeblue enpresek aurkeztu zuten proposamen bateratua izan dira; Bizkaia Open Future_ ekimenaren sustatzaileak Bizkaiko Foru Aldundia eta Teléfonica enpresa dira eta xedea Lurraldearen transformazio industriala lortzea da. MedicSen-ek eta Irontec eta Embeblue-ren arteko aliantzak foru aldundiak ematen duen 20.000 euroko laguntza bana izango dute euren proiektuak garatzeko.
OSI Ezkerraldea Enkarterri Gurutzeta Erakunde Sanitario Integratuak (Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea) MedicSen startup madrildarrarekin lankidetzan egingo du lan biztanleriaren barruan ohitura osasungaitzak dituztenak identifikatzeko eta pertsona horien bizi-kalitatea hobetzen lagunduko duten jarrerak eskuratzeko informazioa emateko, horren gainean kontzientziatzeko eta laguntzeko. MedicSen medikuntza eta ingeniaritzan tituludunak diren gazteek sortutako startupa da eta beste arlo batzuetako ikasleen laguntza jasotzen dute, besteak beste biomedikuntza, adimen artifiziala eta paziente kronikoen esparruan irtenbide berritzaileetan esperientzia duten negozioen sorkuntza.
Proposamenen jatorriari dagokionez esan behar da leku askotakoak heldu direla. Aurkeztu ziren proposamenak 52 izan ziren eta horietatik 12 Euskadikoak izan ziren, 21 Estatuko gainerako tokietakoak eta 10 Europa eta Latinoamerikakoak.
Irontec eta Embeblue, Dibal Erronkaren irabazleak
Derion kokatuta dagoen eta elikagaien merkataritzaren eta industriaren sektoreetan pisatze eta etiketatze irtenbideetan jarduten duen Dibal konpainiak, berari dagokionez, erronkaren irabazle moduan Irontec (Bizkaia) eta Embeblue (Nafarroa) enpresek aurkeztu duten proposamen bateratua hautatu du. Planteatu den erronkaren eta proposatu den irtenbidearen bidez Dibal enpresak bere fabrikazio eta logistika prozesuen kudeaketa eta mantenua hobetzeko 4.0 Industriari lotuta dauden teknologiak eskaintzen duten potentziala aprobetxatzea lortuko du; halaber, kapazitate berriak inkorporatuko ditu bere pisatze-eragiketen instalazioan eta mantenuan.
Erronka ebazteko Irontec enpresak (softwarearen ingeniaritzaren eta telekomunikazioen arloetan esperientzia duen software askeko irtenbide teknologikoetako aholkularitza) y Embeblue enpresak (Wayra, Telefónica Open Future_-ren startup digitalen azeleragailu globalarena den startupa) 4.0 Industrien eta Gauzen Interneten arloan duten esperientzia jarriko dute. Kasu honetan startup, ete eta ekintzaileek Dibal Erronkan aurkeztu zituzten proiektuak 22 izan ziren. Proposamen horietatik guztietatik zazpi Euskadikoak ziren, bederatzi Estatuko gainerako tokietakoak eta sei beste nazio batzuetakoak (horien artean hiru finlandiarrak, bi argentinarrak eta bat alemana).
Bizkaia Open Future_-k hiru erronka plazaratu zituen
Bizkaia Open Future_-k oro har helburu industriala du, batez ere Bizkaian lehentasuna duten sektoreei dagokienez: aeronautika, automozioa, energia… Berrikuntza Irekiko programa honek hiru erronka plazaratu zituen startup, ekintzaile eta ete-en merkatuan (Velatia, OSI Ezkerraldea Enkarterri Gurutzeta / Gurutzetako Unibertsitatea, eta Dibal). Aldi berean, talentu ekintzaile berriaren, hala tokikoa nola nazioarte mailakoa, eta Lurraldeko enpresa industrialen arteko konexio-gune izan nahi du. Bizkaia Open Future_ 4.0 Industria lortzeko trantsizioa dinamizatzen lagunduko duten erronka berriak diseinatzen ari da.
Telefónica Open Future_-ri dagokionez
Telefónica Open Future_ programa globala da, berrikuntza eta negozio aukerak kaptatzeko mundu osoko ekintzaileak, inbertsio egileak eta bazkide publikoak konektatzeko diseinatuta dagoena. Helburua hazkuntzaren fase guztietan talentua laguntzea da; hori azelerazio integraleko eredu baten eta antolakuntza, inbertsio egile eta enpresen konexioaren bidez lortzen du. Programak sare global baten bidez Telefónica Taldearen berrikuntza irekiko, ekintzailetzako eta inbertsioaren arloko ekimen guztiak integratzen ditu (Think Big, Talentum Startups, Crowdworking, Wayra, Amérigo Inbertsio Funtsak, Telefónica Ventures Funts Korporatiboak); sare hau ekintzailetzaren eta inbertsioen esparruetan euren estrategia propioak garatu nahi dituzten kanpoko bazkideen inkorporazioari irekita dago, eta enpresa handiekin konektatzen dituzte. Egunera arte 50.000 proposamen baino gehiago aztertu dira eta 690 startup baino gehiagotan inbertitu da, eta guztira 1.500 baino gehiago azeleratu dira. Telefónica Open Future_ 17 herritan dago eta, bere bazkideekin batera, 445 milioi euro konprometitu ditu inbertsiorako.
Informazio gehiago: https://www.openfuture.org