Asteartean, enpresei zuzendutako aurkezpen-jardunaldia egin zen BIC Bizkaia Ezkerraldeko gure instalazioetan: merkatuari begira dagoen portuko sektore logistikorako produktu, zerbitzu edo prozesu berritzaileak garatzeko laguntzak.
Ekitaldia bereziki egokia izan zen arlo teknologikoan negozio-lerro berriak abian jarri gura dituzten garatzeko bidean dauden enpresentzat (startup-ak), spin-off-entzat eta dagoeneko finkatuta dauden enpresentzat.
Jardunaldian, Joseba Goikouria BIC Bizkaia Ezkerraldeko Zuzendari Gerenteak, Nagore Ardanza Bilbao PortLabeko Koordinatzaileak, Code Contracteko Sergio Gallastegik eta Jorge García del Arco Aquadateko CEOak hartu zuten parte.
Jardunaldia dagozkion osasun-neurri guztiak betez egin zen.