Uda heldu da eta BIC Bizkaia Ezkerraldea hasiera eman nahi diogu XV Casual Friday Meeting batekin. Ezkerraldeko eta Meatzaldeko enpresarien arteko lankidetza sustatzeko topaketak dira hauek, eskualdeko enpresak eta ekonomia bultzatzeko apustuarekin. Ekitaldia, ekainaren 24an, goizeko 11:30ean, BIC Bizkaia Ezkerraldearen Ilgner Eraikinaren atarian izango da (Bizkaiko Labe Garaietako Etorbidea, 33, Barakaldo).
XV Casual Friday Meeting topaketan izena emateko: https://www.eventbrite.es/e/entradas-xv-casual-friday-meeting-26169768482
XV Casual Friday Meeting ekitaldian Gabriel Lopez, Bizkaiako BSTARTUP ekintzailetza programaren zuzendaria, izango dugu hizlari, Banco Sabadellen ekimena aurkezten eta enpresa gazteei eta txikiei programa honek eskaintzen dizkien aukerak ezagutzera ematen.
Casual Friday Meeting hauek erreferentziazko ekitaldi bilakatu dira ekintzailetzaren sektorean, Ezkerraldeko eta Meatzaldeko enpresarien arteko lankidetza eta elkarlana sustatzen dituena. Gainera, aukera paregabea da Ilgner eraikineneko sehaskan dauden enpresak euren proiektuak aurkezteko eta enpresen sarea sendotzeko. Horrela, Iñaki Calvo CEDEMIko zuzendari gerenteak azaltzen duenez, “enpresa eta pertsona ekintzaileak eurak topaketen protagonista bilakatzen dira, zentroaren funtsezko balioa, eskualdean enpresak, enplegua eta aberastasuna sortzea, egin dugun apustuan”.
XV CASUAL FRIDAY MEETINGAREN EGITARAUA
11:30-11:40 XV Casual Friday Meeting-aren aurkezpena, Iñaki Calvoren, BIC Bizkaia Ezkerraldeko zuzendari gerentearen, eskutik
11:40-12:00 Gabriel López Bizkaiko BSTARTUP programaren zuzendaria. Aukezpena
12:00-12:30 Ilgner sehaskako enpresen aurkezpena
12:30-12:45 Galderak
12:45-13:30 Networking-a eta koktela bertaratutakoentzat