Hamar hilabetean, mentoreen bi taldek beren esperientziak eta ezagutza partekatuko dituzte Adresles startuparekin, zeina BIC Bizkaia Ezkerraldearen inkubagailuan dagoen.
Adreslesek mentoring-programa horretan parte hartuko du hautaketa-prozesua gainditu duten beste bost enpresarekin batera (Begira Produkzioak, Uniite Travel, We are Clickers, Grabit eta Quest Implants).
Profil osagarriak dituzten sei adituk lagunduko diete haien itxaropenak ardazten eta ibilbide-orri bat ezartzen, hazteko helburuak bete ditzaten, bai eta ulertzen ere zer garrantzi duen laguntzaileen sare bat izateak, ekiteko orduan.
Taldeko lan-saioetan egingo dute, martxotik azarora. Saioek 1,30 orduko iraupena izango dute, eta dinamika biziak egingo dira, startupek berehalako soluzioak bilatu ahal izateko.
Bizkaia Mentoring
Bizkaia Mentoring programa bat da, eta harremanetan jartzen ditu enpresetako mentoreak eta hazteko ahalmen handiko proiektuak garatzen ari diren startupak, aipatutako proiektu horiek bizkortzeko elkarrekin lan egin dezaten.