ZYLK enpresak 2019an Bizkaia Open Future_ Erronka irabazi zuen Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoarekin, eta erronka horren amaiera argitaratu du. Erronka horren helburua landa-gailuen telekontrola zen. Ur-saneamendurako eta -hornidurarako instalazioetan BBUPek erabiltzen dituen industria-gailuen konfigurazioak tresna bakar batetik kudeatzeko gaitasuna bilatzen zuen. Tresna bakar bat sortzea app moduan, horiek konfiguratzeko eta mantentzeko lana erraztuko duena.
Egindako lanaren ondorioz, bideragarritasun teknologikoa erakusten duen pilotu bat sortu da, eta, gainera, ikerketa-ildo berriak abiarazi ditu, hala nola PLC4Xrako PROFINET driver berri bat garatzea. Gainera, ikerketan zehar, PLC4X-ko opensource proiektu eta komunitatean aktiboki laguntzeko aukera izan dute, baita Hadoop ekosistemako beste tresna batzuekin integratzeko ere.