BIC Bizkaia Ezkerraldeko IIgner Haztegia zorioneko dago eta, horrenbestez, bertako giza-talde osoa ere bai. Izan ere, espazio honetan kokatutako Dative Partners Estatuko 50 start-up enpresarik oparoenetarikoen artean agertzen da, eragin handia duen Emprendedores aldizkariaren azken aleak argitaratutakoaren arabera.

 

Nola jaso duzu albistea?

 

Gurekin harremanetan jarri zirenean lehenengo elkarrizketa egiteko, oso harrituta geratu ginen; oraindik hilabete batzuk falta ziren proiekturik handienen emaitzak argitaratzeko eta, horregatik, ez genuen espero.  Horrelako aitorpen publikoak oso garrantzitsuak dira bide onetik zoazela ikusten laguntzeko eta, nagusiki, zure bezeroek ikus dezaten, hautatzen zaituztenean, asmatu dutela, aitorpena dagoelako atzean.

 

 

Arrakasta hau epe luzerako izatea espero duzu?

 

Ez dakit arrakasta luzerako den edo ez.  Nik dakidana da ahal dugun guztia egingo dugula gure bezeroentzat eta taldeko kideentzat balio handiko proiektu bat sortzeko, denboran iraunkorra dena.  Hori da, zehazki, gure estrategiaren oinarria: epe ertaina eta luzea bilatzea.  Gure helburua ez da epe laburrera pilotada bat lortzea, baizik eta denbora-leiho askoz zabalago batean egonkortasuna ematen digun zerbitzuen eta irtenbideen dokumentu-zorroa sortzea.

 

 

Gaur egun, zein da enpresaren inguruan egiten duzun azterketa?

 

Orain dela urtebete Dativekin hasi ginenean, ez genuen espero, are gutxiago, urtebete bete aurretik BIND 4.0 plataforman hautatuak egongo ginenik; Bostoneko MassChallenge-ko finalistak izango ginenik, ezta Emprendedores aldizkarian aipatuko gintuzkeenik ere. Baina, batez ere, guretzat garrantzitsuena da gutaz fidatzen diren bezeroak edukitzea eta, horregatik, horiekin zerbitzuak handituz goaz. Horrela, harremana finkatzen dugu, denboran egonkorragoa bihurtuz. Hori da, aitorpenetatik harago, goizero altxatzen gaituena.

 

 

Zeintzuk dira epe laburrera ertainera dituzuen erronka edo helburu berriak?

 

Bat baino gehiago ditugu. Lehenik eta behin, ondo orekatutako eta motibatutako talde bat eraikitzea, Dativen bezeroen itxaropenekin eta balioekin lerrokatutako taldea. Parte horrekin, lanaren % 99 eginda dago. Bigarrenik, ematen ditugun zerbitzuak “produktibizatzea”, eskalagarriagoak eta errazago banagarriak izan ahal izateko. Azkenik, behin taldearen arima eta produktu analitikoak ditugunean, hazkundearekin hastea, negozio-garapeneko profilak gehituz.

 

Arrakasta bermatzen duen formularik al dago?

 

Egun, nik ezin dut esan zein den arrakastaren gakoa, hasi besterik ez dugulako egin.  Hala ere, esan dezaket, ekintzailea izateko, erresilientziako eta iraunkortasuneko dosi handiak eta, batez ere, nahitaezko lidergo pertsonala behar direla.  Norberarekiko etengabeko borroka bat da, itxaropenak eta etsipenak kudeatzeko, zirrara handiei eta egun ilunei aurre egiteko. Hori gabe, ezin da ekintzailea izatea bezalako hain erronka handia gainditu.

 

Gomendioren bat eskainiko zenieke ekiteko ideia dutenei?

 

Oso argi eduki behar dute zein den bere helburua, diruaren, independentziaren eta askatasunaren distiratik harago.  Oso ondo pentsatu behar dute zeri uko egiteko prest dauden.  Urte askoz enpresa eta multinazional desberdinetan lan egin ostean, oso argi daukat nire xedea dela nire inguruarentzat, bezeroentzat eta langileentzat balioa sortzea, hori baita egunero motibatzen nauena.  Gerora izango duzun sakrifizioko bizitza-estiloarekin lerrokatutako xederik ez baduzu, oso zaila izango da eginkizuna arrakastaz amaitzea.