BIC Bizkaia Ezkerraldeak Euskadiko Ekintzailea XXI Sariak jaso zituen joan den martxoaren 7an.Bertan, Javier Luxor Eraginean, Pertsuasioan, Mentalismoan, Intuizioan eta Pentsamenduaren Kudeaketan adituak, “Liderar(t) para crecer” hitzaldia eman zuen. Gaur egun, Javier Luxor oso zentratuta dago eragin eta pertsuasio trebezietan, baina enpatia gaitasunean ere oso interesatuta dago. Bere hitzaldietan mentalismo erakusketak ere eskaintzen ditu, transmititu nahi dituen kontzeptuen parekotasun gisa erabiliz. Horrela, bere aurkezpenak interaktiboagoak dira eta bertaratuak, entzuteaz gain, bertan gertatzen denaren parte ere bilakatzen dira.
Zer da mentalista korporatibo batek egiten duena?
Mentalista korporatiboa, bere trebezia, ezagutza eta denbora guztia, hitzaldi/ikuskizunen bitartez, buruak zelan funtzionatzen duen, zelan engainatzen gaituen eta, horren berri izanda, gure buru trebeziak zelan hobetu eta gure pentsatzeko era zelan kontrola dezakegun kontatzen ematen duen mentalista da. Harridura, ezinezkoa dena eta dibertsioa, hitzaldi horietako edozeinetan falta ezin diren hiru kontzeptu dira.
Zelan lortzen da mentalismoa enpresen munduan aplikatzea?
Beste ezer baino lehen, beharrezkoa da arte bien ezagutza sakona izatea: mentalismoaren artea eta negozioen artea. Niretzat, orain errazagoa da, betidanik bi alor horietan prestatu izan bainaiz. Alde batetik, ingeniaria naiz, eta MBA bat egin nuen, eta, horrez gain, industria sektoreko zenbait enpresa multinazionaletan egin nuen lan. Beste alde batetik, betidanik aztertu eta ikasi izan dut txikitatik liluratzen ninduen ilusionismoaren adar bat: mentalismoa.
Beti nahi izan dut modu profesionalean aritzeamentalismoan, baina ez nuen baztertu nahi horrenbeste atsegin nuen negozioen mundua. Nire intuizioari jarraitzea eta bi munduak uztartzea erabaki nuen, mentalismoaren mundutik enpresan zer aplika nezakeen eta zelan erabili nezakeen, nire mezua besteei modu berezian helarazteko.
BIC BizkaiaEzkerraldean gaur egun 28 startup ditugu inkubatuta, eta beste horrenbesteri ematen diegu aholkularitza. Zer transmititzen diezu horrelako pertsonei arrakastaren bidea aurkitzeko?
Niretzat, garrantzitsuena, beldurraren kudeaketa da. Inork, salbuespen gutxi batzuk salbu, ez du jaso gai horiei buruzko prestakuntza espezifikorik, eta ez dugu gure pentsamendua kudeatzen ikasten. Ekintzaile baten arma indartsuenetako bat bere jarrera eta pentsamendu batzuk eta besteak bereizten jakitea da. Pentsamendu batzuk gure beldur irrazionalenetatik sortzen dira, beste batzuetan gure buruaren jabe egiten dira eta oso erresistentzia handia erakusten dute benetan egin behar dugunaren aurrean. Benetan egin behar dena egitea, eta pentsamendu horien aurrean amore ez ematea da ekintzaile baten arrakastaren sekretuetako bat.
Esan daiteke ekintzaile batek berezko dohaina duela ala ezagutza lortu al daiteke?
Nik uste dut badagoela berezko dohain horrekin jaiotzen den jendea. Baina badakit, baita ere, berezko trebezia horiek ez dituzten arren, amets bat betetzeko desioa barruan sentitzen duten pertsonak ere badaudela. Eta badakit, azken horien artean nagoelako. Ni ez naiz berez ekintzailea, baina nire barruko zerbaitek, nire intuizioak esaten zidana jarraitzen ahalegindu behar nuela esaten zidan. Asmatu nuen, baina bidea ez zen erraza izan. Horregatik, uste dut buruko ikuspegitik laguntza eman behar diegula, nik bezala, horrelako proiektu bati aurre egiteko beharrezkoa den buruko indarra berez ez duten pertsona guzti horiei.
Liderra, jaio ala egin egiten da?
Nik uste dut denok daukagula lider izateko gaitasuna. Nire ustez, sekretua lidergo pertsonal ona edukitzean dago, besteenganako lidergoari ekiten ahalegindu aurretik. Benetako lidergoa gure barrutik kanpoalderantz sortzen dena da.