Euren aktibo ukiezinak ondoen kudeatzen dituzten konpainiak dira burtsan gehien balio dutenak. Aktibo horietako asko teknologikoak dira. Eraldaketa digitalak, teknologia kudeatzeko beste modu bat inplikatzen duten negozio eredu berriak dakartza. Eredu berri horien artean hauek ditugu: produktu ukigarrien salmentatik zerbitzuen salmentara doan bilakaera, plataforma digitalen sorkuntza edo datuen monetizazioa.

Martxoaren 6an, goizeko 10:00etatik 11:30era Crowdworking Ilgner-ean egingo den Bizkaia Open Future_  jardunaldian parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu. Ondoren, networking-ean kafe bat hartzeko aukera izango dugu.

Saio irekia, Luis Ignacio Vicente Telefónicako Patenteen Bulegoko zuzendariaren eskutik, zure enpresako aktibo teknologiko garrantzitsuenak identifikatzeko eta balioan jartzeko modua ezagutzeko.

Aktibo teknologiko garrantzitsuenak identifikatzen ikasi behar dugu, patente bidezko babesa edo notario aurreko depositua erabiltzeanoiz interesatzen zaigunikusi, etab., eta baita horiek guztiak zelan jar ditzakegun balioan, teknologia lizentziatuz edo salduz. Zenbait galdera landuko dira, besteak beste: ba al du baliorik webgune batek? Softwarea edo algoritmo bat babes ditzakegu? Zelan babestu industria sekretua bezalako zerbait? Zein faktore izan behar ditugu kontuan teknologia bat lizentziatzeko edo garapenerako akordioa sinatzeko orduan?

IZEN EMATEA