BIC Bizkaia Ezkerraldean dagoen ostalaritza enpresa, joan den martxoaren 13an helburu solidario horrekin Madrilen sortu zen ekimenarekin bat egin duen Bizkaiko lehenengoa da
Barakaldon, 2020ko martxoaren 28an. Gourmet Trading, duela 4 urtetik BIC Bizkaia Ezkerraldeko gure instalazioetan dagoen enpresak bat egin du estatu mailako Food 4 Héroes ekimenarekin, Food 4 Héroes Bizkaia sortuz, Covid-19aren kontrako borrokan lanean ari diren Bizkaiko ospitaleetako eta geriatrikoetako osasun arloko langileei janaria dohain eramaten dien sare solidarioa.
Sushi Artist, Circolo Pizza eta Kome Noodles markek osatzen duten Gourmet Trading sozietatea aitzindaria izan da ekintza hori martxan jartzen, BIC Bizkaia Ezkerraldeko Ilgner enpresa haztegiko bere instalazioetatik. Momentuz, banaketa bat edo bi ari dira egiten egunean, eskariaren eta boluntarioen prestasunaren arabera eta eurekin harremanetan jarri gura duten osasun arloko langileek sare sozialen bitartez egin behar dute, Instagrameko @food4heroes_bio kontura zuzenduz.
Ideia martxan jarri denetik, asko izan dira laguntzeko eta euren hondar alea jartzeko interesa agertu duten enpresak, Café Baqué, Naranjas Quique, Maxs Cookies, Le Bigott Gastronomía, edo La Salve, besteak beste. Astelehenetik aurrera, ziurrenez, Correos banaketak egiten hasiko da, Food 4 Héroes Bizkaiak ematen dituen zerbitzuak ahalik eta profesional gehienengana helarazteko.