Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailak 27 milioi euro bideratuko ditu enpresen eraldaketa indartzeko zuzeneko laguntzetara, ingurumen- eta energia-arloko trantsizioari eta trantsizio teknologiko-digital eta soziosanitarioari begira.
Ekonomia Sustatzeko Sailak eskaintzen dituen enpresa eta ekintzaileentzako 2023ko programa, zerbitzu eta funts horiek guztiak gida batean daude jasota, eta 4 arlotan banatzen dira. Bizkaia eta haren ekonomia- eta enpresa-ehuna garatzen jarraitzeko lehiakortasun-palanka eta ardatz estrategikoak dira: ekintzailetza, berrikuntza, nazioartekotzea eta talentua.
BIC Bizkaia Ezkerraldean, aholkularitza integrala eskaintzen dugu enpresa berriak sortzeko edo daudenak dibertsifikatzeko. Zure enpresa-proiektuaren aldeko apustua egiten dugu, eta proiektuaren garapenean, finantzaketa bilatzean, laguntzak izapidetzean eta kokapenean gidatzen zaitugu. Gainera, programa horiei buruzko xehetasun guztiak ezagutu nahi badituzu, gure laguntzen atala bisita dezakezu.