BIC Bizkaia Ezkerraldeak Focus Group berria antolatuko du hurrengo urriaren 27an. “Enpresa ekintzaileak” izango da jorratzeko gaia. Jardunaldiaren helburuak hauek izango dira: erronkak identifikatzea, ebazpen-estrategiak bilatzea eta ideia berriak biltzea.
Ekitaldia 11:00etan hasiko da Leyre Madariaga Eraldaketa Digitaleko eta Ekintzailetzako zuzendariarekin. Oscar Valdivielso BMASIko bazkideak Gogoeta-dinamika azalduko du, goizeko 11:00ean. Ostean, 11:15ean, mahai-inguruetan hausnarketa antolatuko da. Eta jarraian, 12:15ean, bateratze-lana izango da. Amaitzeko, 12:30ean, networking saioa eta koktela antolatuko dira jardunaldia ixteko.