2009. urtean Jon Uriartek eta Ander Michelenak Ticketbis, sarrerak saldu eta erosteko plataforma digitala, sortu zuten, eta zazpi urte eta gero, eBay taldeak 165 milioi euroengatik erosiko duela iragarri du. Bi bilbotarrek sortutako eta BIC Bizkaia Ezkerraldeak bultzatutako enpresa, hasieratik eta gaur egun arte, dugu hau.
47 herrialdeetan du presentzia Ticketbis eta orain StubHuben, Estatu Batuetan sarrerak saldu eta erosteko merkaturik handienaren, baitan egongo da. Euskal enpresak Europan eta Latinoamerikan da nagusi dagoeneko; izan ere, zonalde hauetara eta Asiara bere negozio eredua arrakastaz esportatzea lortu dute.
Erosketa honekin, StbHub plataformak bere presentzia handituko du Europan eta Latinoamerikan. Horiek horrela, munduko sarrera eta erosketen merkatu handiena izango da, bai salerosketengatik, bai mundu mailan izango duen irismenagatik.
Ticketbis enpresaren salmentaren gakoak, barrutik