BIOK erronkaren azken-aurreko etapan hautatutako hiru startupetako bat izan zarete.
Datozen sei hilabeteetan, erakundeko I+G taldearekin batera, benetako proiektu pilotu bat garatuko duzue planteatu duzuen soluzio bakoitzeko. Zer daukazue pentsatuta?
CABB izenekoa ur-sarearen hobekuntza- eta eraginkortasun-prozesuan. Erregistratu Gabeko Uraren baimendutako kontsumoak neurtu eta horien kudeaketa optimizatzeko erronka planteatzen du. Horregatik, DifferEnginek bere esperientzia eta know how eskaintzen du IoT gailuen garapenean, erabilera eta ureztatze- eta sute-ahoetan kontsumitutako emaria monitorizatzeko.
Zertan datza programa hau eta zertan lagun zaitzakete?
Programa honetan POC (proof of concept) bat egiten da, CABBren beharrei berariazko irtenbide bat balioztatzeko. Horrela, teknologia balioztatzen da eta CABBren hornitzaile teknologikoa izateko aukera zabaltzen da.
Zertan laguntzen dizuete horrelako erronkek?
Horrelako erronkei esker, ikusgaitasun handiagoa eta enpresa eta partzuergo handietan azkar sartzeko aukera lortzen dugu.
Zelan eta noiz sortu zen DifferEngin?
Duela ia 5 urte, sortu zen DifferEngin, IoTn espezializatutako ingeniaritza-enpresa gisa, gure produktuak eta zerbitzuak eskaintzeko, horien artean ingeniaritza, balioa emateko eta datuetan oinarritutako negozio-eredu berriak ustiatzeko. Gure bezeroekin batera lan egiten dugu prozesuak hobetzen, optimizatzen eta denborak murrizten.
Nolakoa ari da izaten zuen ibilbidea BIC Bizkaia Ezkerraldean?
BIC Bizkaia Ezkerraldean lan egin ahal izatea luxua da. Harrera bikaina izan genuen, eta enpresa sortzen, prestakuntzan eta taldea eratzen lagundu ziguten. Egiten diren ekitaldi ugariei esker, BICeko enpresen artean bazkideak sortzen dira eta beste enpresa batzuekin networking-ean bezero posibleak lortzen dira.