Azaroaren 18an eta 19an BIC Bizkaia Ezkerraldeak Fotopop, argazkilaritzan eta musikak esperientzia handiko kultura ekoiztetxeak, argazkilaritzari buruzko ekitaldia hartuko du. Topaketak sektorearen agente desberdinak elkartzeko balio izango du: zaleak, profesionalak, autoreak eta markak; aliantzak sortzeko eta ideiak eta esperientziak elkarbanatzeko aukera paregabea. Estela de Castro, Antonio Aragón, Ruben H. Bermúdez, Ana Zaragoza edo Iñaki Izquierdo izango dira hizlarietako batzuk, bakoitzak argazkilaritza ulertzeko modu desberdina duena.

David de Haro, Fotopopeko sormen zuzendariak ekitaldiari buruzko informazioa ematen digu elkarrizketa honetan eta Bizkaian argazkilaritzak bizi duen momentuari buruz hitz egiten du.

Nola eman dezakegu izena topaketan?

www.fotopop.eus webgunean eta sarrera erreserbatuz. Gainera, nahi duenak Ilgner eraikinera joan daiteke bi egonetan eta bertan dauden stand-ak bisitatu, eta egileekin zuzenean hitz egin.

Profesionalak izan behar gara ekitaldira joateko?

Ez da beharrezkoa. Edozeinek hitzaldietatik ikas dezake, izan ere, egileek euren lanak eta esperientzia profesionalak ezagutzera emango dituzte. Unibertsalak diren gauzak, hain zuzen.

Zergaitik hautatu duzue BIC Bizkaia Ezkerraldea eszenatoki moduan?

Hurbileko zentroa da, handia eta ekipamendu ugaria du. Gainera, oso gardenak dira bezeroekin. Oso zaila da pozik ez egotea haekin.

Zein momentua bizi du argazkilaritzak Bizkaian?

Oso momentu ona bizi du, zaletasun handia dago ulertzeko forma askotan; gainera, egile, eskola eta argitalpen ugari agertzen ari dira. Onena da hau hasiera bakarrik dela eta zeozer handiago bat helduko dela. Argazkilaritzak dena batzen du, etorkizuneko profesioa, etorkizuneko hizkuntza eta etorkizuneko diziplina da. Komunikazioaren garaia da eta irudiak asko du ezateko, gaur egungo hizkuntza da.

Bizkaitarrok begi ona dugu kamararen atzean?

Prentsa argazkilaritzan beti izan ditugu oso profesionak onak; nik hortik nator eta beti maila handia egon da. Egileen lanetan oraindik ikusi behar dugu zer egiten duen hurren belaunaldiak. Lan oso onak dituzte eta pixkanaka zeresana emango dute.