Apirilaren 1ean Bizkaifotok bere lehen edizioa ospatuko du BIC Bizkaia Ezkerraldean. Argazkilaritzaren profesionalei eta zaleei zuzendutako jardunaldia izango da, eta bertan, argazkilaritzaren sektorearen pertsona ezagunak izango dira. Yeray Arenas, Barakaldo Club de Futbol taldearen argazkilari ofiziala eta Fernando Lavín, mundu mailako rallien argazkilaria, esperientzia handiko bi profesional sustatu dute ekimena. Orain, “Bizkaifoto Bizkaiko argazkilaritzaren ekimen erreferentea izatea” lortu nahi dute.
Bizkaifotok zenbait diziplinetako eta penintsulako zenbait lekutatik etorritako hizlariak izango ditu. Gus Geijo modan aditua eta “La psicología del fotógrafo” liburuaren idazlea; Rafa Nadal tenista, Beatriz Rico aktorea eta Jesus Calleja telebistako abenturazalea bere modeloak izan dira.
Julian Marinov argazkilaria, youtuberra, ezkontzetan eta irudi korporatiboan aditua izango da Bizkaifoton. Argazkilaritzari buruzko bideoen kanala du. Gainera, ekitaldiak Antonio Liebanaren, National Geographic-eko argazkilariaren eta “África” liburuaren idazlearen, bisita izango du.
Hitzaldiez aparte, parte hartzaile guztiei zuzendutako networkinga izango da esperientzientziak partekatzeko eta profesionalen arteko eguna disfrutatzeko.
Egunean zehar Bizkaifotok zozketak egingo ditu, estudioko argazkiak egiteko tailerra modeloekin, dronen erakusketa, taldeen arteko ekimenak eta argazki-erakusketa egongo dira.
Bizkaifoto ekimenean parte hartzeko sarrerak salgai daude webgunean, bazkideentzako 42 eurotan eta besteentzako 49 euro.
BIZKAIFOTO PROGRAMA
09:30 ATEAK ZABALDU EGINGO DIRA
– Julian Marinov argazkilaritza komertzialari, zeremoniei eta beste teknika orokorrei buruzko hitzaldia emango du
– Galderak egiteko txanda eta atsedena hartzeko unea
12:45 “AFRICA” LIBURUAREN AURKEZPENA
– Antonio Liebana fauna eta naturaren argazkilatzari buruzko hitzaldia. Ondoren “Africa” liburuaren aurkezpena egingo du eta sinadurak eskainiko ditu
DRONEN ERAKUSKETA
14:00 GOIZEKO JARDUNALDIAREN AMAIERA
16:00 ARRATSALDEKO JARDUNALDIAREN HASIERA
– Gus geijo “LA PSICOLOGIA DEL FOTOGRAFO” liburuaren teknikak azalduko ditu
18:45 Bianka Szamos modeloarekin SHOOTINGa
– Gus Geijok argiztapenaren teknikak azalduko ditu. Tailerra PROFOTOren esku
19:45 ILE-APAINKETAREN ETA MAKILAJEAREN TEKNIKAK
–David Vallina profesionalak ile-apainketaren eta makilajearen garrantzia azalduko du
20:15 Amaierako zozketa