Apirilaren 27an, 15:30etik 17:00era, Crowdworking Ilgner-en ‘Transformazio digitala, kontzeptutik errealitatera’ izeneko jardunaldia izango da, Bizkaia Open Future_ ekimenaren Sentsibilizazio Programaren barruan.
Bertaratuko direnek lehen eskutik ezagutuko dituzte digitalizazio-prozesu horretan lanean ari diren enpresa industrialen esperientziak, baita agertoki berri horretara moldatzeko lehen urratsak ematen ari diren beste erakunde batzuenak ere.
Oraingo honetan, Alberto Echeverri, Key Accounts GE O&G Digital-eko burua, eta Jatsu Intxaurbe, Batz Koop-eko Berrikuntza zuzendaria, izango dira gure artean. Nork bere erakundean transformazio digitalerako estrategia nola garatzen ari den jakinaraziko digu.
Txosten horien ostean, mahai-ingurua izango da, transformazioak enpresei dakarkien erronkaz eta 4.0 Industriak dakarkien aukeraz eztabaidatzeko.
Bertaratzeko asmorik baduzu, izena eman besterik ez duzu egin behar. Baina azkar ibili, leku-kopurua mugatua da eta.