Bizkaiko Foru Aldundiak eta Telefonikak Bizkaia Open Future ekimena martxan jarri dute industriaren lehiakortasuna eta 4.0 ehun indutrialera igarotzeko erraztasunak sustatzeko. Honen protagonistak startup enpresak, ETEak eta Bizkaian erreferente diren enpresak izango dira. Horiek horrela, aliantza berri honekin industria Bizkaiaren nortasunaren adierazgarritasuna aldarrikatu nahi dute.
Bizkaia Open Future programa espazio birtualean eta fisikoan garatuko da, eta horretarako, BIC Bizkaia Ezkerraldeko Ilgner Crowdworking espazioan egingo dira jarduera gehienak. Era berean, BICek ekintzailetza eta enplegu industrial berriari lotutako jardueretarako eta ekimenetarako lekua izan nahi du, eta Bizkaiko ekonomian garrantzi handia duten energia, automobilgintza eta aeronautika sektoreetan arreta berezia jarri nahi du.
Bestalde, openfuture.org plataforma Bizkaia Open Future_ programako parte hartzaileek beren proiektuak garatzeko, deialdietan parte hartzeko edota Teléfonica Open Future_ erkidego globalarekin networking-a egiteko agertoki digitala da.
Bizkaia Open Future ekimenan parte hartzeko deialdia zabalik dago dagoeneko apirilaren 29a arte, enpresa txiki eta ertaineterako, tokikoak zein nazioartekoentzako. Hautaitzak http://bizkaia.openfuture.org webgunean aurkez ditzakete.
Bizkaiko Lurralde Historikoan dauden ETEek Negozio Ereduen Berrikuntza Programan parte hartu ahal izango dute. Bertan, Ilgner Crowdworking-eko banakako saioetan parte hartzeko 10 enpresa onenak aukeratuko dira, eta 4.0 industriak dakartzan inplikazioak ulertzeko laguntza eta negozio eredu berriak aztertzeko aukera emango zaie. Gainera, lehenengo deialdi horretan, 20 ETE aukeratuko dira Trebakuntza Programarako. Programa horretan enpresen beharrei egokitutako edukiak dauzkaten tailerrak egingo dira, etorkizuneko eredu industrialeko kontzeptuak, teknikak eta tresnak ezagut ditzaten.
Start-up enpresei dagokienez 10 aukeratuko dituzte Trebakuntza Programarako, eta beste 5ek Azelerazio Programan sartzeko aukera izango dute. Azken horren xedea banakako laguntza eskaintzea da, hazkunde azkarra eta mailakatua lor dezaten. Banakako saioak Ilgner Crowdworking-ean egingo dira.
Ekosistema industrial berri bat
Bizkaia Open Future_ ekimena hiru ardatz nagusitan aintzat hartuta garatzen da. Lehenik, enpleguaren errealitate berrian, hots, talentu digitala izatea eskatzen duen horretan, konexio puntu izateko beharra nabarmenduko da. Bigarrenik, kalitatea, eraginkortasuna eta iraunkortasuna alde batera utzi gabe ekosistema industriala eraldatzea ahalbidetu nahi da. Bizkaia Open Future_ ekimenaren harreman berriak eta etorkizuneko negozio-lerroak sortuko dira, orain arte finkatutakoaren eta sortu berriaren arteko batasunari esker. Hirugarren ardatza hauxe da: Bizkaiko errealitate industriala indartzea. Horretarako, Bizkaian erreferente diren enpresa teknologikoekin lankidetzan aritu nahi da, 4.0 industriarako trantsizioaren buruak izango baitira, eta ETEei produkzio prozesuetan informazioaren teknologiak integratzen lagunduko baitiete, eta horrela, ekosistema industrial berri bat sortuko da.
Telefónica Open Future eta Telefónicari buruz
Telefónica telekomunikazioen erreferentziazko enpresa da munduan, eta 47.000 milioi baino gehiagoko salmentak ditu. Espainian, Europan eta Latinoamerikan dago, eta, aldi berean, tokiko profila gorde, zaindu eta lantzen du.
Bizkaiaren garapenarekin daukan erantzukizunaren isla dira azken bost urteetan egindako 300 milioi euro inguruko inbertsioak, enpresa eta bezeroen eskura telekomunikazioen azpiegitura onenak jartzeko eta lurraldea aro digital berrian sartzen laguntzeko egin direnak.
Telefónica Open Future_ (orain Bizkaia Open Future_ haren parte da), Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan, Telefónicak talentua eta ekintzailetza garatu eta erakartzeko duen konpromisoa barne hartzen duen programa da, eta, 2014. urtetik, Telefónicak globalki, erakunde publiko eta pribatuekin lankidetzan, dauzkan berrikuntza irekiaren eremuko jarduera eta proiektu guztiak biltzen ditu. Zorroari dagokionez, 850 start-up baino gehiago azeleratu ditu, eta 600 start-up baino gehiago inbertitu ditu eta Latinoamerikako, Europako eta Asiako 17 herrialdetan bulegoak ditu; horiei esker, Telefónica Open Future_ programak ideia berritzaileak negozio arrakastatsu bihurtzen laguntzen ditu.
Bizkaiko Foru Aldundiari buruz
Bizkaiko Foru Aldundiak, Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailaren bidez, 4.0 industria delakoaren abangoardian kokatu nahi du Bizkaia, eta horretarako zerbitzu industrialen munduan digitalizazio prozesuak aplikatuko dira.
Hori lortzeko, Bizkaiko enpresen transformazio integralerako laguntza programa oso bat diseinatu du: fabrikazio adimenduaren arabera moldatzeko eta enpresa berriak sortzeko, bai eta eremu horretan espezializatuta dauden lanpostu berriak sortzeko. Laguntzak sailaren 5 jarduketa-ardatz estrategikoetan banatzen dira: Bizkaia mundura konektatuta; ekintzailetza eta haztea; industria eta lehiakortasuna; talentua eta lehiakortasuna; eta Bizkaia lurraldea orekatua izatea.