4.0 Industria alorreko startupek Euskadiko enpresa handiekin kolaboratzeko aukera izango dute BIND 4.0 programari esker, mundu osoko ekimen berritzaileak gurera erakartzeko apustua, hain zuzen. Proiektuen aukeraketa prozesuan sartzeko epea datorren irailaren 16an amaituko da. Izen ematea.
BIND 4.0 StartUP! Basque Industry Accelerator Program 4.0 (klik egin estekan eta azalpen osa ikusiko duzu) azeragailu publiko-pribatua da, eta bere azken helburua da industria eta ekintzailetza ekosistema sendotzea, bai eta talentua Euskadira erakartzea.
Programa hau zenbait erakundek sustatzen dute: Eusko Jaurlaritza eta SPRI, hiru Foru Aldundiak eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako BIC zentroak. Gainera, Siemens eta Microsoft konpainiek ere proiektuan daude.
Enpresa laguntzaileak eta partnerrak
ABB, CAF, CIE Automotive, DanobatGroup, Euskaltel, Iberdrola, ITP, Mercedes-Benz, Michelin y Repsol-Petronor dira BIND 4.0, startup azeleragailu aitzindarian Eusko Jaurlaritzarekin bat egin duten enpresa laguntzaileak. Ekimen horri esker, sortzen ari diren enpresak industria alorreko konpainia nagusien bezero bilakatuko dira. Horrela, startupek, beraien proiektuak sozietate handi horien eskarietara egokituz garatzeko aukera izango dute. Hau da, enpresen eta startupen arteko harremana bezero-hornitzaile formatuan ezarriko da, eta horrek, bezero handi batekin benetako fakturazioa eragiteaz gain, lehen mailako erreferentzia eta merkatu eta banaketa bide berrietarako sarbidea ere eskainiko du.
Esperientzia positiboa izango da enpresa berrientzat, baina baita proiektuan parte hartzen duten konpainia laguntzaileentzat ere, horrela, 4.0 industriaren eremuan soluzio berritzaileak eta lehiakorrak planteatzeko talenturik hoberena eta ezagutza eta teknologia berriak izango baitituzte. Hau da, beraien negozioetarako interesgarriak diren eta munduko edozein tokitik etorriko diren ekimenak aztertzeko, identifikatzeko eta eskuratzeko aukera emango die.
Kontseilariak
Prestakuntza prozesua, enpresa bakoitzari, enpresen sorkuntzan, teknologia berrien eremuan, espezializatutako kontseilari bat esleituz osatuko da. BIND 4.0 ekimenean parte hartzen duten kontseilariak hauek dira: Ron Zahavi, Microsofteko IoT Standards Estrategia Zuzendaria; Rosa García, Siemens Españako Presidente eta CEOa; Pascual Dedios-Pleite, Siemens Industryko Zuzendari Nagusia; Eneko Knörr, Ludeiren eta Ideatecaren sortzailea; Guillermo Arregui, Emprendizako CEO eta sortzaileetako bat; Mikel Irizar, Hydromodel Hosteko CEOA; Barack Berkowitz, MIT Media Labeko Estrategia eta Eragiketa Zuzendaria; eta Gonzalo Martínez de Azagra, Samsung Ventures Israeleko Zuzendari Nagusia.
Proiektuen aukeraketa prozesuan sartzeko epea datorren irailaren 16an amaituko da eta urriaren 31n aukeratutako startupen zerrenda argitaratuko da. Programaren oinarriak gaurtik aurrera daude erabilgarri webgunean.
Programaren oinarriak webgunean daude eskuragarri.